Adimen artifiziala indarrez ari da zabaltzen. Jakina da merkatu batzuetan erabiltzen dela eta gero eta gehiago zabaltzen ari dela, eta horrek interesa pizten du digitalizazioaren eta eredu edo sistema automatiko adimendunen arteko jauzi kuantitatiboa egin nahi duten enpresetan.
Datuak izatea da, hain zuzen, adimen artifiziala (AA) enpresen alorrean ezartzeko oztopo nagusietako bat. Emaitzak optimizatzeko, hirugarrenen datuak edo ekosistemakoak atzitu behar izaten dira, eta enpresek ez dituzte partekatu nahi izaten baldin eta ez bazaie bermatzen hirugarrenekin partekatutako datuen pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta subiranotasuna.
Datu-bilketa eta sentsorizazio masiboa egiten denean, enpresa gehienei heltzen zaie ordua beren buruari galdetzeko (baldin eta dagoeneko galdetu ez badiote) ea nola atera ezagutza informazio gordin horretatik, eta nola hobetu produktuak.
Garrantzitsua da adimen artifiziala darabilten teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza izatea (zer helburu landu daitezkeen, zer baldintza bete behar diren), eta proiektua garatzeko jardunbide egokiak izatea. Hartara, arriskua minimizatzen da, eta inpaktua maximizatzen.
NORENTZAT
- Gerenteak
- Ekoizpen-arduradunak
- Zientzialariak
- Adimen artifizialak dakartzan aukerei buruz gehiago jakin nahi duen oro
PARTE-HARTZAILEAK
- ATA TF
- KETS DIGITAL
- KEYNOTE