Ozeano-energiaren Europako topagunea
Energia Klusterrak eta Ocean Energy Europek ozeano-energiari buruzko ekitaldi bat egingo dute elkarrekin. Ekitaldian International Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) eta Ocean Energy Europe (OEE) urteroko topaketa egingo dira.
Ozeano-energiaren arloko profesionalak eta mundu osoko erabakiak hartzeko arduradunak bilduko dira ekitaldi honetan Donostian. Topaketa honek aukera paregabea eskaintzen dio sektoreari azken berrikuntzak aurkezteko, harremanak egiteko eta sinergiak bilatzeko.
Berrikuntza teknologikoak itsas energietan
TECNALIA kongresuan izango da, eta itsas energietan egindako berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu, zeinak lagungarri izango baitira erabat deskarbonizatutako energia-sistema baterako trantsizioa azkartzeko.
- “Diseinua optimizatzeko tresna eta metodologia digital berriak” saioan parte hartuko dugu.
- Adituek azken aurrerapenak eta diseinu-fasean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak partekatuko dituzte: ezarpen-leku zehatza, energia-gailuaren bizi-zikloa, itsasoko instalatze- eta mantentze-lanak, besteak beste.
- Pablo Ruíz Minguela olatu-energiaren arloko gure adituak hau aurkeztuko du: “VALID saiakuntza hibridoen metodologiaren ezarpen praktikoa, OWC gailuetako sorgailu elektrikoen fidagarritasuna handitzeko”.
Era berean, TECNALIAk ozeanoan energia modu lehiakorrean sortzeko garatu dituen soluzio teknologikoak ezagutu ahal izango dituzu erakusketa-eremuan izango dugunstandean.