Agenda

IEC 61850 arauaren araberako azpiestazio-sistema automatizatua

SAS bajo norma IEC61850

Eguna

2022ko irailaren 15a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Nola lan egin IEC 61850 arauaren araberako azpiestazio-sistema automatizatu batean

Webinar honetan, azalduko dugu zer ezaugarri bereizle dituen IEC 61850 arauaren arabera garatutako azpiestazio elektriko batek, baita ingeniaritzan, saiakuntzan eta mantentze-lanetan nola eragiten duen ere.

Jardunaldiaren helburua

Jardunaldiaren helburua da ohiko azpiestazioetan lan egiten ohituta dauden langileek IEC 61850 arauaren araberako azpiestazio berri batekiko aldeak identifikatzea eta jakitea zer zerbitzu, funtzionalitate eta tresna berri erabili behar dituzten SAS baten saiakuntza, aldaketa edo mantentze-lanak egiteko.

Babes eta Kontrol Sistema Integratu bat (SIPCO) SAS batekin alderatuko da, alderdi hauetan:

  • Ingeniaritza
  • Komunikazioak
  • Babesa eta kontrola
  • Neurketak
  • Saiakuntzak

Norentzat

  • IEC 61850 arauaren araberako azpiestazio elektriko baten funtzionamendu eta/edo mantentze-lanekin zerikusia izango duten langileak
    • Ingeniariak, zeldistak, koadristak, babeseko langileak, telekontrolekoak eta komunikazioetakoak, mantentze-lanetako langileak, etab.

Online

Hartu lekua!