Agenda

I+G+Bko webinar teknikoa: hidrogenoa, emisiorik gabeko errepide-garraiorako alternatiba gisa

Eguna

2020ko irailaren 14a

Lekua

Webinarra

Ordua

-

Prezioa

Doan

Europako Batzordeak ezarritako emisioak murrizteko helburuak lortzeko, erregai-pila bidezko ibilgailu elektrikoa (FCEV – Fuell Cell Electric Vehicle) bateria bidezko ibilgailu elektrikoaren alternatiba izango da datozen urteetan.

Webinar honetan, hau azalduko dugu: 

  • zer den erregai-pila bidezko ibilgailu elektrikoa
  • zer alde dagoen erregai-pila bidezko ibilgailu elektrikoaren eta bateria bidezko ibilgailu elektrikoaren artean
  • zer segmentutan izan dezakeen ibilgailu-mota horrek harrera onena
  • zein diren horrelako ibilgailuak garatzeko eta ezartzeko gakoak, hidrogenoa sortzeari eta eskuragarri izateari dagokionez
  • teknologia merkatuan ezartzeko izan daitezkeen agertoki eta denborei buruzko ikuspegi orokorra 

Egitaraua

10:00 - Ongietorria

Cecilia Medina, SERNAUTOko I+G+Bko arduraduna

10:05   - Hitzaldia

Pablo Martínez, TECNALIAko Industria eta Garraioaren Dibisioko Automozioaren negozio-arloko zuzendaria

10:45 - Galderak 

10:55 - Itxiera

SERNAUTOk,  Move to Future (M2F) Automobilgintza eta Mugikortasunerako Espainiako Plataforma Teknologikoaren koordinatzaile gisa, gonbidatzen zaitu TECNALIAk ematen duen webinar tekniko honetan parte hartzera.