Agenda

II. edizioa: 4.0 soluzioak galdategien eraldaketa digitalerako

Eguna

2019ko urriaren 17a

Lekua

TECNALIA, 700 eraikina - Olabeaga aretoak

Ordua

-

Prezioa

Doan

Aurten ere, galdaketa-sektorearen eraldaketa digitalaren hitzordura gonbidatzen zaitu Tecnaliak. Jardunaldi berri honen bidez, beste urrats bat eman nahi dugu, eta gaian erreferentzia direnek galdategietako zuzendariei eta I+Gko arduradunei azalduko diete zer 4.0 soluzio dauden sektorearen benetako eraldaketarako eta zer soluzio berritzaile dauden dagoeneko ezarrita.

Industriaren digitalizazioak zure negozioari ekarriko dizkion zailtasun eta erronkei nola erantzun jakin nahi baduzu, eta horretan sakondu, ez huts egin jardunaldi hau, lehiakortasunari eusteko ohiko ereduak berrasmatzeko beharraz arituko baikara. Eta, batez ere, azalduko dugu nola 4.0 industria soluzio zentzuduna den digitalizazioa lortzeko. Sektorea norantz doan erakutsiko dizugu, eta nola TECNALIan teknologia hazkunde-palankatzat erabiltzen dugun eraldaketa hori lortzeko.

Ekitaldia ez galtzeko arrazoiak 

  • Bertatik bertara ezagutuko dituzu sektoreko enpresetan dagoeneko arrakastaz ezarri diren soluzioen adibide zehatzak; inspirazio-iturri izan daitezke.
  • Sektorean erreferente direnek beren esperientziaren eta halako teknologien alde egin duten apustuaren berri emango dute, eta azalduko nola lagungarri izan zaizkien pauso bat aurrerago joateko.
  • Formatu berritzailea izango du jardunaldiak. Oraingo honetan, sektorearen kezka, apustu eta erronka nagusiak ezagutzeko dinamika bat aukeratu dugu, erronkei arrakastaz aurre egiteko modurik onena batera sortzeko.
  • Sektorearen urteko foroa da, non aukera izango baituzu soluziorik onenak ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko, modu esklusiboan eta sektorera mugatuta. 

Nori zuzendua 

  • Galdaketaren sektoreko enpresetako zuzendari nagusiak eta zuzeneko hornitzaileak
  • Enpresetako berrikuntza-estrategiei buruz erabakitzeko gaitasuna duten tarteko agintariak
  • 4.0 teknologiak ezartzeko interesa duten I+G+Bko arduradunak 

Egitaraua

Ordutegia Gaia
09:00 Izen-ematea
09:30 Jardunaldiaren hasiera
► Marcial Alzaga, FEAF
► Alberto Abuin, TECNALIA
09:40 Balio handiko berrikuntza digitala galdaketarako
Mikel Niño, TECNALIA
10:00 I. hitzaldia: 4.0 industriaren etorkizuneko joerak
Jose Angel Martín, ACCENTURE.Iberia Cybersecurity Lead
10:45 Presentación Casos Prácticos

  • CASO I: Presente y futuro inmediato de la visión artificial en inspección de piezas fundidas, Antton Melendez, BETSAIDE & TECNALIA
  • CASO II: Presente y futuro de los hornos de fundición, Adriana Torres, GUINEA Hnos
  • CASO III: La transformación Digital en la Fundición a la Cera Perdida, Carlos Olabe, EICF
11:30 Kafe-ordua
12:00 Lantaldeak: Sektorearen behar orokorrak guztion artean lantzea
Xabier Uriarte, TECNALIA
13:30 II. hitzaldia: Softwareak 4.0 industrian duen garrantzia
Jaume Rey, NEXIONA CONNECTOCRACS
14:15 Jardunaldiaren amaiera
Alberto Abuin, TECNALIA
14:30 Harreman-sarea lantzeko bazkaria