Bidaia-aztarna positiboki eraldatzeko ideia teknologiko bat duzu? Sortu talde bat, edo eman izena banaka eta talde bat bilatuko dizugu.
Hackathon honen xedea turismoaren benetako erronka bati irtenbidea aurkitzea da: bidaia-aztarnaz jabetzea eta positiboki eraldatzea.
- Bidaiariei soluzioak eta laguntza eskaintzea da erronka, jardunbide egokiak, hain kutsagarriak ez diren garraiobideak erabiltzea, ziurtagiri homologatuak dituzten ostatu eta zerbitzuak (edo ingurumenaren gaineko inpaktuarekiko jardunbide egokiak dituztenak) aukeratzea sustatuz.
- Era berean, bidaiariak biztanleak eta kultura- eta natura-ingurunea errespetatu behar ditu baliabideez gozatzean eta jarduerak egitean, baita karbono-aztarna murriztu ere.
Ekintzailetza sustatuz
Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailetza bultzatzeko eta oinarri teknologikoko proiektuak sortzeko antolatu du ekitaldia, jasangarritasunarekin, lurraldearekin eta berrikuntzarekin konprometitutako turismoa bultzatzeko.
- Jesús Herrero gure lankidea, TECNALIAko turismo-merkatuko arduraduna, epaimahaikide izango da erronka honetan. Erronkari ekiteko prest?