Ikasi IEC 61850 ekipamenduak erabiltzen, kontroleko eta babeseko IED baten erakustaldiarekin, SAS baten konfigurazioarekin eta komunikazioen ziurtapenarekin
Ikastaro honetan, galdera hauei erantzungo zaie:
- Zer ondorio du SAS batek IEC 61850 protokoloa izateak?
- Zer jakin behar dut IEC 61850 protokoloaren araberako IEDak dituen proiektu bati ekin aurretik?
- Nola konfiguratu IED bat fabrikatzailearen ICTarekin?
- Nola integratu IED bat SCT generikoa duen SAS batean?
- Nolako informazioa trukatzen dute zerbitzariek eta IEC 61850 bezeroek?
- Zer baldintza bete behar du IED batek interoperablea izateko?
- Nolako probak egiten dira ziurtagiria lortzeko?
Adibideak eta kasu praktikoak azalduko ditugu 2. edizioko IEC61850 ekipamendu eta tresnetan
TECNALIAko Sare Adimendunen Laborategiko langileek erantzungo diete galdera eta kontsulta tekniko guztiei.
Zain izango gaituzu!
Horario | Tema |
---|---|
09:00 | Harrera |
09:15 | Ongietorria |
09:25 | Potentziako sistema elektrikoa eta IEC 61850 protokoloaren oinarrizko kontzeptuak |
10:00 | IEDaren datu- eta zerbitzu-ereduaren analisi praktikoa IEDa fabrikatzailearen ICTarekin konfiguratzea |
11:15 | kafea |
11:45 | IED bat SAS batean integratzea. SCL ingeniaritzako tresnak erabiltzea |
12:15 | Ziurtapen- eta interoperabilitate-probak |
12:45 | Galdera-erantzunetarako tartea, eta bateratzea |
13:00 | Topaketaren amaiera |
** Irakaslea: Egoitz Otaola Sanz, Sare Adimendunen Laborategiko arduradun teknikoa (TECNALIA) **