Agenda

Ikaskuntza sakona eta ikusmen artifiziala: bikote perfektua

Deep learning y Visión artificial

Eguna

2022ko abenduaren 2a

Lekua

Online (ZOOM)

Ordua

9:30 am - 11:00 am

Zer da deep learning edo ikaskuntza sakona eta zer funtzio du ikusmen artifizialaren iraultzan?

Jardunaldi honetan, ikaskuntza sakonean oinarritutako ikusmen artifizialeko ereduak garatzeko behar diren osagaiak aurkeztuko ditugu, eta ahalik eta errendimendu onena duten ereduak lortzeko funtsezko puntuak identifikatuko ditugu.

  • Hori guztia mundu errealeko ikusmen artifizialeko aplikazioetarako ereduen garapenaren ikuspegitik: industria, osasuna, nekazaritza, etab.
  • Ikusmen artifizialeko kasu erreal batzuk ere aurkeztuko ditugu, non ikaskuntza sakona giltzarria izan baita soluzio eraginkor bat garatzeko.
  • Teknologia horren etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo dugu (datu edo ohar gutxi dituzten aplikazioak, eredu fidagarriak, denbora erreala, ereduen deribak, etab.).

Norentzat

  • Oro har adimen artifizialaren eta zehazki ikusmen artifizialaren egungo iraultza eragiten ari den teknologiak nola funtzionatzen duen jakin nahi duen pertsona oro.
  • Prozesuak hobetzearren beren enpresetan dituzten datuak ustiatu nahi eta nola egin ez dakiten pertsonak.

Programa

  • Zer da ikusmen artifiziala eta zergatik da garrantzitsua ikaskuntza sakona hura garatzeko?
  • Zertan oinarritzen da ikaskuntza sakona? Zergatik orain?
  • Ikaskuntza sakonean oinarritutako ikusmen artifizialeko ereduak garatzeko osagaiak eta arrakastarako gakoak
  • Ikaskuntza sakoneko ereduak garatzeko ohiko lan-fluxua
  • Arrakasta-kasuak
  • Etorkizunerako erronkak

Hizlaria

  • Laura Gómez, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzan graduatua (2017) Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU). Karrera-amaierako Sari Berezia eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (2019) lortu zituen unibertsitate berean. Gradu-amaierako lana Bilboko Ingeniaritza Eskolako BioRes ikerketa-taldearen barruan egin zuen, seinale biomedikoen prozesamenduaren arloan. Masterreko azken ikasturtean, TECNALIAko Computer Vision ikerketa-taldean sartu zen, eta han egin zuen master-amaierako lana. Ordutik, ikertzaile dihardu.
  • Tarte horretan, ikusmen artifizialera bideratutako ikaskuntza sakoneko ereduak garatu ditu. Era aktiboan parte hartu du konpainia multinazional batzuentzako soluzioak garatzen, hala nola BASF, ikerketa-kontratu pribatuen bidez. Gainera, irudiaren arloko ikaskuntza sakoneko ereduetarako metodo erdigainbegiratuetara bideratutako doktore-tesia egiten ari da. Europako eta nazioarteko lau patente ditu.

Antolatzailea

Logo Enpresa Spri Digitala

Online (ZOOM)

Hartu lekua!