Bloke-kateen teknologia egungo berritzaileenetakoa da, eta gaur egun ezagutzen ditugun prozedurak eta negozioak aldatzen ari da.
Ikastaro praktikoa da hau; Ethereum banaketara zuzendua dago, eta helburu hauek ditu:
- Bloke-kateen Ethereum banaketako zibersegurtasun-oinarriak errazki azaldu eta haiekin ariketak egin. Nagusiki, algoritmo kriptografikoetan oinarritzen dira, eta, haiei esker, datu-base deszentralizatu eta banatu batek segurtasun- eta pribatutasun-maila handia eman diezaieke erabiltzaileei.
- Ethereumekin praktika bideratuak egin, Ethereumen arkitektura eta hura osatzen duten elementuak programatzeko modua ulertzeko.
Helburuak
- Ethereum bloke-katea aztertzea, informazioaren segurtasuneko teknologia gisa.
- Bloke-kateen arkitektura, bloke-kate motak eta haien oinarri kriptografikoak ulertzea.
- Ethereum banaketarekin lan egitea, praktikak eta ariketak eginez.
Egitaraua
- Bloke-kateen hastapenak, kontzeptuak eta erabilera-kasuak (2 ordu): Bloke-kate kontzeptua eta haien arkitektura, arkitekturen arteko aldeak, sektore batzuetan erabiltzen ari diren kasuen aurkezpena (hala nola industrian, energian eta osasunean).
- Ethereum plataforma (10 ordu): modulu praktikoa; atal hauek osatua
- Ezaugarriak: Solidity eta Ethereum Virtual Machine (EVM)
- Ethereum sare pribatu baten hedapenaren analisia
- Garapen-tresnak Ethereumerako.
- Kontratu adimendunen kodeketa eta banaketa
- Bloke-kate eta kontratu adimendunekiko interakzioa
- Kontratu adimendunak programatzeko jardunbide egokiak Ethereumerako.
Norentzat
Ikastaro hau programazioko eta Linuxeko oinarrizko ezagutza duten profesionalei zuzendua dago. Parte-hartzaileek beren ordenagailuak eraman behar dituzte, eta komeni da ordenagailuek 8 GB-ko memoria izatea.
Parte-hartzaileek Box programa birtuala instalatu behar dute, 4 GB-ko makina birtual bat esleituko baitzaie. Baldintza teknikoei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Juan Garaterekin.