Agenda

Ikastaroa: CMMI-DEV V1.3-ren atarikoa

Eguna

2018ko urriaren 8a - 2018ko urriaren 10a

Lekua

TECNALIAren Madrilgo egoitza: Velázquez kalea, 64-66 2. solairua, E-28001 Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

Sistema-ingeniaritzan jarduten bazara (hardwarea eta/edo softwarea) eta kostuak murriztu, bezeroei produktuak entregatzeko epeak doitu eta produktuen zein zerbitzuen kalitatea hobetu nahi baduzu, lagungarri izan dakizuke CMMI-DEV zure negozioaren lehiakortasuna areagotzeko. Zer ikas dezaket ikastaro honetan? 

  • CMMI-DEV eredua zer den —eta zer ez— azaltzen duen ikuspegi oso eta ordenatu bat
  • CMMI-DEV ereduaren funtsezko kontzeptuak
  • Nola hobetu, zure negozioan, kalitate-sistemak garatzeko ahalmena
  • CMMI-DEV ereduaren osagaiak eta haien arteko loturak
  • CMMI-DEV ereduaren prozesu-alorrak 

 Norentzat da? 

  • Garapen-taldeen kudeatzaileentzat
  • Sistema-ingeniaritzaren sektoreko profesionalentzat
  • Negozioaren barne-hobekuntzak kudeatzen dituen taldeko kideentzat
  • CMMI-DEV ebaluazio formal baten taldeko kideentzat (Appraisal Team Members-ATMs) 

Nola dago antolatuta ikastaroa?

Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak izango ditu ikastaroak. Gaien nolakotasuna dela eta, ezinbestekoa da jendearen partaidetza aktiboa. Edukiak honela daude egituratuta: 

  • Prozesuak eta CMMi ereduak hobetzeko oinarrizko kontzeptuak
  • CMMI-DEV ereduaren osagaien ikuspegi orokorra
  • CMMI-DEV ereduaren jardunbide egokiak eta adierazpenak instituzionalizatzea
  • Jardunbide egokiak:
  • Sistema-ingeniaritzetarako
  • Proiektuen kudeaketarako
  • Laguntza proiektuei eta enpresari
  • Negozioaren lehiakortasuna hobetzeko azpiegitura
  • Heldutasun-maila handia
  • Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez. 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Jardunaldiko hiru egunetako ekitaldi guztietara joan behar duzu,eta ariketetan eta bateratze-saioetan parte hartu.
  • Ez du aurrebaldintzarik. 

Zer emango didate ikastaroa osorik eta egokiro egiten badut? 

  • Ikastarora joan eta aprobetxatu izanaren agiri bat.
  • CMMI-DEV ebaluazio formal baten taldeko kide (Appraisal Team Members-ATMs) izateko CMMI-DEV ereduaren gaineko trebakuntza jasotzeko aurrebaldintza osatuko duzu.
  • CMMI Associate ziurtagiri pertsonala eskuratzeko trebakuntzarako aurrebaldintza osatuko duzu. 

Zer egin behar dut izena emateko? 

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin.  
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko zaizu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara
  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izen-emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.