CMMI ereduaren 2.0 bertsio berriari buruzko trebakuntza egingo dugu, ekainaren 15,16, eta 17an, Madrilgo gure egoitzan. 2020ko irailera bitarte, aldi berean izango dira martxan CMMI ereduaren 2.0 eta 1.3 bertsioak. 2020ko irailaren 30etik aurrera, ordea, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak soilik onartuko dira.
Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan?
- CMMI eredua, zure negozioari balioa eman diezaiokeen tresna gisa.
- CMMI Garapeneko v2.0 eredua erabiltzea erakundeko prozesuen, eta, beraz, erakundearen, ahalmena eta errendimendua ebaluatzeko, mantentzeko eta hobetzeko.
- CMMI ereduaren osagaien deskribapena.
- CMMI ebaluazioak eta negozioari zer balio ematen dioten.
Norentzat da?
- Bere negozioaren ahalmena eta errendimendua hobetu nahi dituen ororentzat.
Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero?
- CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
- Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
- CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko aukera (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko). Azterketa egiteko aukera trebakuntzaren prezioaren barruan. Hogeita hamar egun trebakuntza hasten denetik azterketa egiteko.
- Azterketa gaindituz gero, CMMI Associate ziurtagiria
- CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
- CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko?
- Aktiboki parte hartu behar da trebakuntzan zehar egiten diren jardueretan.
- Saio guztietara joan behar da.
- Trebakuntzan, CMMIren onlineko eredura eta trebakuntza-materialetara sartu behar da; horrenbestez, parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo eramangarri bat izan behar du.
- Aldez aurretiko baldintzak:
- “Foundations of Capability” ikastaroak (ekainak 18 eta 19) ez du aldez aurreko baldintzarik.
- “Building Development Excellence” ikastaroa egiteko (ekainak 20), aldiz, aurretik “Foundations of Capability” ikastaroa egin behar da (edo, bestela, CMMI v2.0 upgrade training ikastaroa).
Nola antolatzen da trebakuntza hau?
Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Edukiak honela daude egituratuta:
- Negozioaren hobekuntza eta errendimendua
- Negozioaren hobekuntza eta errendimendua, eta CMMI
- CMMI ereduaren egitura eta jardunbide egokiak
- Sistemen garapen-proiektuetako jardunbide egokiak:
- Sistemen garapeneko jardueren errendimendua hobetzea
- Sistemen garapeneko bizi-zikloa eta emaitzak
- Garapen-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea
- Hornitzaileak hautatzea eta kudeatzea
- Garapen-proiektuko erabaki teknikoak hartzea
- Behar den ahalmena eraikitzea eta hari eustea
- Garapen-proiektuen errendimendua analizatzea
- Heldutasun- eta ahalmen-mailak
- CMMI ebaluazioak
Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.