Agenda

Ikastaroa: Garapeneko CMMI-ren eskuratzeetako eranskina

Eguna

2017ko irailaren 28a

Lekua

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Geldo kalea, 700. eraikina- E-48160 Derio (Bizkaia)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Eskuratzeetarako CMMI (CMMI-ACQ) ereduaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu ikastaroak. CMMI eredu horren xedea da prozesuak hobetzea beren negoziorako produktuak eta zerbitzuak intentsiboki azpikontratatzen dituzten antolakundeetan.

Antolakundeetan prozesuak definitzen, erabiltzen edota balioesten dituzten eginkizunak ditu xedetzat: prozesu-taldeak, lan-kudeatzaileak eta lantaldeak eta balioespen-taldeak, hurrenez hurren.

CMMI-ACQ ereduak erosketa-prozesuak hartzen ditu aintzat, eta jokamolderik hoberenak sartzen ditu bezeroaren beharrak asetzen dituzten produktuen eta zerbitzuen erosketen kudeaketan. CMMI-ACQ eredua erabiliz hobetu daitezkeen erosketa-jardueren artean daude, besteak beste, eskuratzeen kudeaketa, hornidura-katearen kudeaketa, erosketak eta outsourcinga.

Prestakuntza horrek gaitzen ditu parte-hartzaileak: 

  • Ulertzeko CMMI-ACQ ereduak nola lagun diezaiekeen intentsiboki azpikontratazioa egiten duten antolakundeei beren erosketa-prozesuak hobetzeko.
  • Ezagutzeko zein diren CMMI-ACQ ereduaren berezko osagaiak.
  • Informazioa aurkitzeko CMMI-ACQ ereduko dokumentuetan. 

Garapenerako CMMIren hastapeneko ikastaroarekin bateratuta, aurrebaldintzak betetzen ditu eskuratzeetarako CMMIren sarrera ofiziala beharrezkoa duten prestakuntza edo eginkizunetarako, besteak beste CMMI-ACQeko SCAMPIen ebaluazio-lantaldeko kide izateko.

Nori zuzendua: 

  • Proiektuak eta zerbitzuak azpikontratatzeko arduradunak.
  • Prozesu-hobekuntzako lantaldeetako kideak.
  • CMMI-ACQ ebaluazio-lantaldeetako kideak.
  • CMMI-ACQ eredua ezagutzeko interesa duen edonor. 

Edukia: 

  • CMMI-ACQ ereduaren ikuspegi orokorra.
  • CMMI-ACQ ereduaren terminologia.
  • CMMI-ACQ ereduaren berezko prozesaketa-arloak.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago:

  • Ikastaroa gaztelaniaz emango da.
  • CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.
  • Ikastaroa arrakastaz burutzeko beharrezkoa da jardunaldi osoan egotea eta ariketa eta eztabaidetan parte hartzea.
  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izen-emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Behin-behineko izen-emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean bidaliko dugu lekuaren segurtamena eta ordainketa egiteko banku jarraibideak.
  • Izen-ematea gauzatzeko, kuota ordaindu eta ordainketaren egiaztagiria helarazi behar zaigu posta elektronikoz.
  • Edozein kontsulta edo argibidetarako harreman-bidea: Nuria Quintano