Agenda

Ikastaroa: garapeneko CMMI-ren zerbitzuetarako eranskina

Eguna

2018ko urriaren 11a

Lekua

TECNALIAren Madrilgo egoitza: Velázquez kalea, 64-66 2. solairua, E-28001 Madril

Ordua

-

Prezioa

Doan

CMMI-Zerbitzuak ereduak (ingelesezko akronimoa, CMMI-SVC) aukera ematen du bezeroen itxaropenak betetzen edo gainditzen dituzten zerbitzuak ezarri, kudeatu eta entregatzeko.

Zer ikas dezaket ikastaroan? 

  • CMMI-SVC ereduak errendimendua hobetzen nola lagundu diezaiekeen zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei.
  • CMMI-SVC ereduaren osagaiak deskribatzen.
  • CMMI-SVC eredua zure negozioan aplikatzen.
  • Zerbitzuak zehaztu, ezarri eta kudeatzeko jardunbide egokiak ezagutzen. 

Nori dago zuzendua? 

  • Talde-kudeatzaileei.
  • Zerbitzuen edozein sektoretako profesionalei.
  • Negozioaren barne-hobekuntzak kudeatzen dituen taldeko kideei.
  • CMMI-SVC ereduko ebaluazio formal bateko taldekideei (Appraisal Team Members-ATMs) 

Nola egituratzen da?

Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak izango ditu ikastaroak. Gaien nolakotasuna dela eta, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Honela antolatuko dira edukiak: 

  • CMMI-Zerbitzuak ereduaren ikuspegi orokorra.
  • Jardunbide egokiak:
  • Zerbitzuak estrategikoki kudeatzeko
  • Zerbitzuak zehaztu, ezarri eta entregatzeko
  • Zerbitzuak eta haien emaitzak monitorizatu eta kontrolatzeko
  • Zerbitzuak behar bezala entregatzen direla ziurtatzeko
  • Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala banatuko da, ingelesez. 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Jardunaldi osora joan behar duzu, eta ariketetan eta bateratze-saioetan parte hartu.
  • Ikastaroak ez du aurrebaldintzarik. 

Zer emango didate ikastaroa ondo egiten badut? 

  • Ikastarora joan eta aprobetxatu izanaren agiri bat.
  • "CMMI-Garapenaren atarikoa"-rekin batera, ikastaro honek aukera ematen du CMM-SVC ereduaren gaineko trebakuntza jasotzeko aurrebaldintza osatzeko eta, horrenbestez, CMMI-SVC ebaluazio formal baten taldeko kide izateko (Appraisal Team Members-ATMs). 

Zer egin behar dut izena emateko? 

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin. 
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko zaizu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara
  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izen-emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.