Collaborate jardunaldia
“Collaborate - Industria, ekosistema jasangarri bat” ekitaldian, protagonisten ikuspegitik, era askotako eragileen arteko lotuneetan enpresak eraldatzen laguntzen ari diren teknologiak kudeatzeko zenbait gako eta arrakasta-kasu ezagutuko ditugu, lankidetzan oinarritutako ekosistemetan.
- Arreta berezia jarriko zaie honako erronka hauei: jasangarritasuna, ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioa, emisioak denbora errealean kudeatzea eta industria-jarduera ugariren elektrifikazioa, lehengaien jatorritik hasi eta azken eraldaketaraino, banaketa-bideetatik pasatuz.
- Ezinbesteko hitzordua da enpresen eta Administrazioaren estrategia zehazteko.
Digitalizazioa ez da soilik erakundeak eraldatzen ari, haiek beren stakeholder-komunitatearekin erlazionatzen diren modua ere eraldatzen ari da. Enpresek ingurumenarekin duten interakzioan ere eragiten du.
- Zenbait osagaiz eratutako erakunde monolitikoak izan beharrean, industria-enpresak ekosistema bihurtzen ari dira: eragile desberdinen arteko interakzio-puntu bat, non rolak trukatu egiten baitira egin beharreko misio-motaren arabera.
- Zenbait ataza, hala nola berrikuntza, hornikuntzaren kudeaketa, inbentarioa eta stocka, banaketa, salmenta eta erabiltzailearen esperientzia kudeatzea, bai eta datuen analisia eta marketing digitala ere, gero eta kolektiboagoak dira eta gero eta gutxiago daude erabaki-iturri bakar baten mende.
Hidrogeno berdea eta garraio jasangarria
TECNALIAko Trantsizio energetiko, klimatiko eta urbanoaren zuzendari José Luis Elejalde eta Industria eta Mugikortasuneko zuzendari David Sánchez han izango ditugu.
- José Luis Elejaldek hidrogeno berdea sustatzen duten eta TECNALIAn lantzen ditugun ekimen eta proiektuak azalduko dizkigu.
- David Sánchez garraio jasangarrira iristeko bideari buruz arituko da, aireko nahiz lurreko mugikortasunean ditugun garapen eta teknologien bitartez.