Agenda

Industria eta disrupzio teknologikoa: nola aurrea hartu eta bizirik atera

Eguna

2025ko otsailaren 6a

Lekua

Donostia

Ordua

9:30 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Ikasi nola izan eraldaketa industrialaren buru, ingurune disruptibo batean, berrikuntza irekiaren eta teknologikoaren bidez.

Hazkunde- eta berrikuntza-estrategia zuzentzen dituzu XXI. menderako behar den industria-sarean eragile gailena izateko anbizioa duen enpresa batean? Ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistemarekin elkartu nahi duzu erronkei berrikuntza irekiaren ikuspegitik heldu ahal izateko? Aldaketa teknologikoek eta merkatuko disrupzioek dakartzaten aukera-esparru berriak arakatu nahi dituzu, eta balio-sare berriak sortu?

Topaketa honetan, berrikuntza berriei esker beren negozio-eredu tradizionalak eraldatu dituzten enpresen kasu praktikoak aztertuko ditugu. OCTANTIS eta TECNALIAren arteko lankidetza ere azalduko dugu: funtsezkoa izan da merkatuaren aldaketei aurrea hartzeko eta beren negozioen eraldaketaren buru izateko.  

OCTANTIS, TECNALIAren aholkularitza estrategiko berria

TECNALIAren aholkularitza estrategiko berria da OCTANTIS. Ikuspegi estrategikoa eta teknologikoa eskainiz industria-sarean berrikuntza sustatzea du xede. Ekintzailetza-sistematika bat sortzen laguntzen die enpresei, teknologian eta teknologia horiek negozio-ekimen berri gisa merkaturatzean oinarritutako aukeren garapena bideratuz.

Ez galdu aukera aldaketaren buru eta industria-iraultza honen parte izateko!

Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Octantisekin.

Mikeletegi pasealekua 52, Donostia

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Aurkezpena: aurrea hartzea - Disrupzio-eragilea edo disrupzioaren biktima izatearen arteko aldea.

10:00 am - 11:30 am

Esperientziak eta mahai-ingurua

Leire Colomo, I+Gko zuzendaria (Ampo); Jesus Irastorza, CEOa (Garita Automotive); Maikel Coito, Berrikuntzako arduraduna (Elecnor); Ibon Larrea, Ekoizpeneko eta Teknologiako zuzendaria (Ditrel).

11:30 am -

Amaiera