TECNALIAk eta Anton Paar-ek jardunaldi bat antolatu dute industria farmazeutikoko datuen osotasunaren azken joerak aztertzeko
TECNALIAk eta Anton Paarek jardunaldi bat antolatu dute, bakarra, industria farmazeutikoko datuen osotasunarekin erlazionatutako profesionalentzat, non azalduko baita eskakizun hori betetzen lagundu dezaketela LIMS sistemen inplementazioak eta neurgailu espezifikoek.
2025eko maiatzaren 7an izango da Arabako Parke Teknologikoan. Hurbilketa praktiko batekin aztertuko dira I+Gko, kalitate-kontroleko eta fabrikazioko eguneroko jardueretan zuzenean eragiten duten azken joerak eta teknologiak.
Kalitatea eta segurtasuna industria farmazeutikoan
Datuen osotasuna ezinbesteko betekizuna da industria farmazeutikoaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Jardunaldian aztergai izango dira 21 CFR arauaren 11. zatiaren funtsezko alderdiak, neurketa-teknologia eta neurgailu egokien hautaketa, eta LIMSek I+Gko, kalitate-kontroleko eta kalitatearen bermeko laborategietan dituen erabilerak.
Halaber, saio praktiko bat egingo da Anton Paaren ekipamenduarekin, eta, hala, zuzeneko esperientzia bat eskainiko da tresna aurreratuekin, non ekipamendu espezifikoak datuen osotasunaren adibide izango baitira:
- Dentsimetroak.
- Biskosimetroak.
- Erreometroak.
- Partikulen tamainaren analizatzaileak.
Jardunaldi hau aukera bikaina da ezagutzak eguneratzeko, esperientziak trukatzeko eta sektoreko beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko.
Sektore farmazeutikoaren etorkizuna
Sektorearen etorkizunerako funtsezkoak diren kontu batzuei helduko zaie jardunaldian:
- 21 CFR arauaren 11. zatiaren zer alderdi dira funtsezkoak?
- Nola hautatu behar dira erabilera desberdinetarako egokiak diren neurgailuak I+Gko eta kalitate-kontroleko laborategietan datuen osotasuna bermatzeko?
- Zer erabilera ditu LIMS sistemak industria farmazeutikoan?
Anton Paar-en ekipamenduarekin egingo den saio praktikoan, bertaratzen direnek zuzenean erabili ahal izango dituzte tresna espezifikoak, eta haien funtzionamenduaren eta onuren adibideak ikusiko.
Ekitaldia industria farmazeutikoko profesionalei zuzendua dago, eta, bereziki, departamentu hauetakoei. I+D, Kalitate Kontrola, Kalitatearen Bermea eta Fabrikazioa. Landuko diren gaiek eragin nabarmena dute alor horietan, eta, ekitaldian parte hartuta, beren funtzioetan lagundu diezaieketen ezagutza baliotsu eta praktikoak eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.