Industria konektatua industria jasangarria da: industriaren sektorea izan da, tradizioz, Espainiako energia-kontsumitzaile handiena, eta, gaur egun, herrialdearen energia-kontsumo osoaren % 31 sektore horri dagokio.
Telefónica Empresasek antolatutako jardunaldi honetan, bertatik bertara ikusiko duzu industria konektatua industria jasangarria ere badela.
Asier Maiztegik, TECNALIAko deskarbonizazio-negozioaren garapen-arduradunak, mahai-inguru honetan parte hartuko du: “Nola bizkortuko dugu jasangarritasunerako bidea? Digitalizazio-estrategiak, 4.0 teknologiak eta Next Gen EU”.
- Jasangarritasun-estrategiak ezartzeko orduan industriak gainditu behar dituen erronkak jorratuko dira.
- Prozesuen efizientzia
- Produktu eta zerbitzu gero eta jasangarriagoak
- Helburua ingurumen-aztarna murriztea da, karbonotan neutroa den ingurune baterantz zuzentzeko.
Beraz, industriak ezinbesteko garrantzia du ekonomia jasangarri bateranzko trantsizioan. Trantsizio-prozesu horretan, funtsezkoa da digitalizazioa. Digitalizazioari esker, industria-konpainiek ingurumen-inpaktua murriztu dezakete, energia-efizientzia modu lehiakorrean hobetuz eta gas kutsatzaileen emisioa murriztuz, besteak beste.