MEDICA azoka aurrendaria da, mundu osoan, medikuntza-sektorean. Nazioartean duen eragin handia eta medikuntzaren alorrean erreferentziazko informazio-iturri gisa duen ospea direla-eta, nazioarteko industria medikoaren topagune nagusietakoa da ekitaldi hori.
MEDICA 2018k aukera hau eskaintzen dizu: azkenaldiko joera eta aurrerapen zientifikoak eta medikuntza-alorreko produktuen azken garapenak ezagutzea.
Han aurkituko dituzu kontinente guztietatik etorritako adituak, iritzigileak eta erabaki funtsezkoak hartzeko aginpidea duten gizon-emakumeak. Medikuntza-gaietan eguneratu eta egungo eta etorkizuneko joerak ezagutzeko toki egokia da, zalantzarik gabe.
TECNALIAk, industria medikoarekiko duen konpromisoa betez, tinko jarraitzen du jendearen ongizatea hobetzeko soluzioak garatzen. Beraz, aurten ere ikusgai jarriko ditugu errehabilitaziorako ekipo eta gailuetan egin ditugun azken berrikuntzak.
- MAXSENS: gorputz-adar protesikoetarako atzeraelikadura sentsorialeko sistema berritzailea
- ELCODE: substantzia aktiboak hartzeko txaplata transdermiko adimenduna eta aktiboa.
Zatoz bertatik bertara ezagutzera bioerrehabilitazioaren alorreko teknologiarik aurreratuena. 16/B31 hallean duzu gure standa, BHC pabiloian.
Zure zain izango gaituzu!