MEDICA Azokan izango gara, Microfluidics Innovation Hub-en eskutik
MEDICA azoka aitzindaria da mundu osoko medikuntza-sektorean. Nazioartean duen eragin handia eta medikuntzaren alorrean erreferentziazko informazio-iturri gisa duen ospea direla eta, nazioarteko industria medikoaren topagune nagusietakoa da.
TECNALIAren parte-hartzea: stand 8A/K32
Fabrikazio aditiboko eta 3Dko inprimaketako gure teknologien berri emango dugu standean, honen bidez:
- WAAM teknologiarekin plasma eta hari bidezko nahiz MIG/MAG bidezko fabrikazio aditiborako egokitutako zelula robotizatua.
- Sentsore integratuak ditu, material-kantitate egokia jalkitzen dela ziurtatzeko; jalkitze-parametroak dagoeneko jalkita dagoen materialaren eta bukaerako piezaren ezaugarri geometrikoen arabera egokitzen ditu.
Mikrofluidics Innovation Hub (MIH) proiektuak abangoardiako teknologia mikrofluidikoen sorta zabala aurkezten die Europako enpresa eta ikerketa-erakunde nagusiei:
- Laborategiko sistema mikrofluidiko pertsonalizatuen garapenean, balio-kate osoan finkatzen ditu teknologiak.
- Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hasi lan-prototipoen garapenetik eta masako ekoizpen eta fabrikazioraino.