Zepak soluzio jasangarri bihurtzen, EUROSLAG 2024
EUROSLAG 2024 biltzarrean, aditu, berritzaile eta erabaki-hartzaileok ezagutzak trukatuko ditugu; abangoardiako konponbideak esploratuko ditugu, eta etorkizun jasangarriago eta oparoago bateranzko norabidea markatuko dugu.
Europako 12. biltzarra, "Slags for the Future, the Future of Slags" goiburupean egingo da, eta altzairugintzako profesional, ikertzaile eta arduradunentzako topagunea izango da.
- Zepek jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean duten zeregina du ardatz EUROSLAGek.
- Biltzarraren helburua da aurrerapen zientifikoak partekatzea, legegintza-erronkak eztabaidatzea eta altzairuaren eta zepen industrian lankidetza globala sustatzea.
EUROSLAG 2024ko gai nagusiak
- Deskarbonizazioa: deskarbonizazio-prozesuak nola eragiten dien zepen propietate eta eskuragarritasunari, eta zer zeregin duten legeriak eta araudiek haien erabileran eta garapenean.
- Berrikuntza eta erabilera berriak: zepak erabiltzeko arlo berriak aztertuko dira, hala nola zementua, eraikuntza-materialak eta ongarriak. Halaber, zepak ekoizteko eta prozesatzeko azken berrikuntzak eztabaidatuko dira.
- Lehengaiak berreskuratzea: beste ikuspegi garrantzitsu bat izango da metal-lehengaiak berreskuratzea burdina-zepetatik, eta aztertzea horrek nola laguntzen duen baliabide naturalak kontserbatzen eta klima-aldaketa arintzen.
TECNALIAk, industriaren jasangarritasuneko eragile aktiboa den aldetik, brontze kategoriako babesle gisa hartuko du parte. Besteak beste, SIDEREX, UNESID eta PLATEA elkarteen babesarekin antolatu da ekitaldia.