Mantentze-lan prediktiboko soluzioak eta haririk gabeko teknologiak industria-ekipamenduen egoera monitorizatzeko era aldatzen ari dira: ekoizpen-instalazio bateko ekipamendu gehienen eskura dago etengabe monitorizatzea.
Mantentze-lan prediktiboa aktiboen egoera monitorizatzean oinarritzen da, eta, hari esker, mantentze-lanen kostua murrizten da, konponketa programatuak errazago egin, eta mantentze-lan zuzentzaileak urritu. Halaber, behar ez diren mantentze-lan prebentiboak ekiditen dira, eta, hala, esku-lan orduak aurrezten.
Maintenance azokan, gure jardueraren zati bat aurkeztuko dugu:
- Datu-fusioan eta adimen artifizialean oinarritzen diren aktiboen mantentze-lan prediktiboa.
- Aerosorgailuen ardatz nagusien egitura-osasunaren monitorizazioan oinarritzen den mantentze-lanerako sistema txertatu eta autonomoak.
- Material eta fabrikazio-prozesu berriekin fabrikatutako osagaiak ikuskatzeko teknika berriak.
Maintenance azokara joateko GONBIDAPENA
Etorri 4.0 mantentze-lanen esparruko gure aurrerapen teknologikoak ezagutzera, 3. pabiloiko G56 standera.