Agenda

Industrian datu-espazio partekatuak sortzea

Espacio de datos en la Industria

Eguna

2023ko ekainaren 13a

Lekua

COTEC, Cea Bermudez, 3 (Madril)

Ordua

9:30 am - 1:00 pm

Prezioa

Doan

Datu-espazio partekatuak industrian: unea ORAIN da

Datu-espazio partekatuak erakundeen edo gizabanakoen arteko lankidetza eta datu-trukea fidagarritasun osoz egin daitekeen guneak dira. Datuak silo eskuraezinetan gorde beharrean, datu-espazio partekatuek aukera ematen diete zenbait eragileri haiek dauden lekuetan daudela eskuratzeko.

Datu-espazio partekatuek zenbait onura dituzte:

  • Kostuak murriztea: datuak biltzeko eta biltegiratzeko kostuak aurreztea, datuak toki bakar batean baitaude erabiltzen dituzten guztientzat.
  • Efizientzia handiagoa: modu efizienteagoan lan egitea, ez baitituzte ahaleginak bikoiztu behar datuak biltzeko eta aztertzeko.
  • Zehaztasun handiagoa: datuen zehaztasuna hobetzea, eragileek datuak elkarren artean osatzeko eta egiaztatzeko aukera baitute.
  • Aukera berriak: lehen kontuan hartu ez ziren eragileen arteko lankidetzarako eta negoziorako aukera berriak, baita partekatzera bideratutakoak ere.
  • Gardentasun handiagoa: gardentasuna eta kontu-ematea hobetzea, eragile bati baino gehiagori aukera ematen baitie datu berberak eskuratzeko eta haiek erabakiak hartzeko erabiltzeko.

Hala ere, badira datu-espazio partekatuekin lotutako erronka batzuk ere, hala nola datuen pribatutasuna eta segurtasuna, eta, ondorioz, konfiantza. Datu partekatuak modu arduratsuan babestu eta erabiltzen direla ziurtatu behar da, pribatutasunaren edo segurtasunaren aurkako edozein arrisku saihesteko.

Laburbilduz, datu-espazio partekatuek zenbait industria eta sektoretan berrikuntza eta lankidetza bultzatzeko ahalmena dute, betiere modu arduratsuan erabiltzen badira eta lotutako erronkei behar bezala heltzen bazaie.

TECNALIA eta datu-espazio partekatuak industrian

TECNALIAk badu behar beste gaitasun industriari, oro har, eta manufakturari, bereziki, haien eraldaketa digitala jasangarria izan dadin laguntzeko. Eta horrek barnean hartzen ditu datu-espazio partekatuei lotutako teknologiak.

Industria-sektorean zentratuta, datuak partekatzeko soluzio espezifiko eta integratuak jartzen ditugu industria-arloko enpresen eskura: premia teknikoak estaltzen dituzte datuen analisitik eta haien garbitasun eta egokitzapenetik hasi eta datuen pribatutasunarekin eta segurtasunarekin loturiko zenbait teknologiatara —hala nola zibersegurtasuna eta bloke-kateak—, datuen eta plataforma desberdinen arteko interoperabilitatea ere landuta.

TECNALIAn uste dugu unea dela gure potentziala ikuspegi integral batetik erakusteko (datuak+segurtasuna+pribatutasuna): estatuko beste ezein eragilek ez du halakorik.

Ekitaldi presentziala. COTEC, Cea Bermudez, 3 (Madril)

Toki-kopuru mugatua. Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 9:50 am

Harrera eta erregistroa

9:50 am - 10:00 am

Industriako datu irekiei buruzko txostena

Jorge Barrero, COTECeko zuzendaria

10:00 am - 10:15 am

Datu-espazioak eta negozio-balioa

Carlos Alonso, Espainiako Gobernuko Datuaren Bulegoko zuzendaria.

10:15 am - 10:30 am

ELKARRIZKETAK: Datu-espazio partekatuak industrian: Unea ORAIN da: Osagai teknologikoak; pribatutasuna eta identitatea; datuen kalitatea

- Alberto Berreteaga. IDSA (International Data Spaces Association) - Iván Gutiérrez, Blockchain for Business and Data Spaces Solutions Architect TECNALIAn - Ana Isabel Torre, HPA arduraduna (High Performance Architecture)

10:30 am - 11:30 am

ATSEDENALDIA - KAFEA

11:30 am - 12:00 pm

Ikasitakoaren erradiografia eta industriaren beharrak datu-espazioetarako

Francisca Rubio, GAIA-X Espainiako gerentea

12:00 pm - 12:20 pm

Espainiako enpresen posizionamendua eta aukerak datu-espazioetan

Antonio Cimorra, Teknologiako zuzendaria, AMETIC

12:20 pm - 12:40 pm

Ondorioak eta itxiera

Alberto Silleras, TECNALIA Madrideko zuzendaria

12:40 pm - 1:00 pm