Datu-espazio partekatuak industrian: unea orain da
Datu-espazio partekatuak erakundeen edo gizabanakoen arteko lankidetza eta datu-trukea fidagarritasun osoz egin daitekeen guneak dira. Datuak silo eskuraezinetan gorde beharrean, datu-espazio partekatuek aukera ematen diete eragileei haiek dauden lekuetan daudela eskuratzeko.
Datu-espazioen onurak
- Kostuak murriztea: datuak biltzeko eta biltegiratzeko kostuak aurreztea, datuak toki bakar batean baitaude erabiltzen dituzten guztientzat.
- Efizientzia handiagoa: modu efizienteagoan lan egitea, ez baitituzte ahaleginak bikoiztu behar datuak biltzeko eta aztertzeko.
- Zehaztasun handiagoa: datuen zehaztasuna hobetzea, eragileek datuak elkarren artean osatzeko eta egiaztatzeko aukera baitute.
- Aukera berriak: lehen kontuan hartu ez ziren eragileen arteko lankidetzarako eta negoziorako aukera berriak, baita partekatzera bideratutakoak ere.
- Gardentasun handiagoa: gardentasuna eta kontu-ematea hobetzea, eragile bati baino gehiagori aukera ematen baitie datu berberak eskuratzeko eta haiek erabakiak hartzeko erabiltzeko.
Webinar honetan, datu-espazio partekatuekin lotutako erronka nagusiak jorratuko ditugu.
Datu-espazioei buruzko gaiak
- Erabiltzeko moduan dauden osagai teknologikoak.
- Pribatutasuna eta identitatea, seguru partekatzeko gakoak.
- Datuen kalitatea, teknologia horren negozio-baliorako funtsezko elementua.
Parte hartuko duzu?