Enpresek deskarbonizazio-ekintzak planifikatu behar dituzte klima- eta energia-politikekin lotutako ziurgabetasun-egoeren aurrean
ACLIMAk antolatutako "Pilula Teknologiko"en esparruan, gure adituek garapen eta soluzio teknologikoak aurkeztuko dituzte, enpresek erronka horri ahalik eta modurik eraginkorrenean aurre egin ahal izan diezaioten.
Deskarbonizazioa eta kimika jasangarria
- Asier Maiztegi TECNALIAko deskarbonizazio-arduradunak enpresei bide horretan laguntzeko erabili ohi dugun estrategia metodologikoa erakutsiko du. Horretan, berrikuntzak eta teknologiaren garapenak eginkizun erabakigarria dute.
- Soraya Prieto kimika jasangarriaren arduradunak ekintza-aukera posible batzuen adibide zehatzak aurkeztuko ditu. Kasu honetan, CO2-a atzemateko eta balorizatzeko teknologiak dira.