Agenda

Industriaren digitalizazioa: eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa

Eguna

2018ko ekainaren 27a

Lekua

Euskalduna Jauregia, E aretoa (Abandoibarra etorbidea, 4)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Energiaren mundua izugarri bizkor ari da aldatzen. Energia-sisteman, gainditu beharreko zailtasun berriak dakartzate energia berriztagarriak integratu beharrak, kontsumitzaile/prosumitzaile rol berriak eta sarearen konplexutasun gero eta handiagoak, besteak beste. Badago ahalmen handiko tresna bat zailtasun horiei aurre egiteko: digitalizazioa.

Oso sistema konplexuak kudeatzeko modua aldatu daiteke, eraginkorragoak eta adimendunagoak izan daitezen, teknologia berriei esker: gauzen Internet (IoT), big data, adimen artifiziala, bloke-kateak, errealitate areagotua, hodeiko prozesaketa, 5G, etab.

Teknologia horien ekarpena ezinbestekoa da energia-banaketaren balio-kate osoan. Har dezagun, esate baterako, energiaren azken erabilera: ekoizpen-ereduak edo -prozesuak digitalizatuak badaude, industriako eraginkortasuna areagotu daiteke, eta, ondorioz, haren lehiakortasuna eta jasangarritasuna ere bai.

TECNALIAn, zenbait soluzio teknologiko garatu ditugu, industriako efizientzia energetikoa areagotzeko, zeinetan uztartu baititugu bai sektoreaz dugun ezagutza, bai teknologia digitalekin dugun esperientzia.

Gai horiek, eta beste batzuk, landuko dira “4.0 industriako eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna” foroan, enerTIC plataformak antolatuta. Lan-mahaietako baten moderatzailea izango da gure lankide Guillermo Gil Aguirrebeitia, Teknologia Digitalen klusterraren zuzendaria.