Agenda

Ingeniaritza biomedikoari buruzko nazioarteko biltzarra

Congreso-Internacional-Ingeniería-Biomédica-Tecnalia

Eguna

2024ko abuztuaren 19a - 2024ko abuztuaren 21a

Lekua

Alimara Hotela Bartzelona

Ordua

-

Ingeniaritza biomedikoari buruzko nazioarteko biltzarra

Abuztuaren 19tik 21era, Bartzelonara joango gara Ingeniaritza eta Sistema Biomedikoei buruzko Nazioarteko 11. Konferentzian parte hartzera (birtualki ere egingo da). Aukera paregabea da mundu osoko ikertzaileekin konektatzeko.

Ingeniaritza eta Sistema Biomedikoei buruzko Nazioarteko 11. Konferentziak (ICBES 2024) urteko konferentzia liderra izan nahi du ingeniaritza eta sistema biomedikoekin lotutako arloetan.

  • Ingeniaritza biomedikoari buruzko konferentzia honen helburua da mundu osoko akademikoak biltzea kasuan kasuko arloetako aurrerapenak aurkezteko eta ideiak eta informazioa trukatzeko ingurune egokia sustatzea.

TECNALIAren ekarpenak

Verónica Mora eta Marina Peña gure lankideek, TECNALIAko osasun-arloko ikertzaile eta biomaterialetan adituek, zenbait eremu eta hitzaldi izango dituzte nazioarteko topaketa honetan.

  • Verónica Morak zenbait parte-hartze izango ditu kongresuaren egitarauan:
    • DNA-origami based biosensor for assembly of Antibody-Protected Bimetallic Nanoclusters as biorecognition and transduction element. Hitzaldia DeDNAed proiektuaren barruan dago. Proiektuan, fisika eta biologia konbinatzen dira biosentsore berriak garatzeko.
    • Enzyme activity monitoring in industrial solid-state fermentation processes based on colorimetric LoC compatible with R2R fabrication. NGM "NextGenMicrofluidics” (gainazal eta mintz nanometrikoetan oinarritutako gailu mikrofluidikoak hedatzeko belaunaldi berriko proba-bankua) Europako proiektuari buruzkoa da. Proiektuak, zeinean TECNALIAk parte hartzen baitu, maila paregabea lortu nahi du lab-on-a-chip sistema malguen (labs-on-a-foilen) ekoizpen-gaitasunean.
    • Microfluidic chip for in vitro neuronal cell culture under electrical stimulation. (NGM —NextGenMicrofluidics— proiektuari lotutako demoa).
  • Marina Peñak osasun-arloko taldea lantzen ari den ONBODY proiektuarekin (Elkartek KK-2023/00070) lotutako zenbait aurrerapenen berri emango du. Osasun digitalera hurbiltzen gaituzten sentsorizazio biomedikoko sistema berriak ikertzean oinarrituta dago proiektua.
    • Hesteetako hanturazko gaixotasunak diagnostikatzen dituzten edo halakoak agertzea aurreikusten duten digestio-aparatuko biomarkatzaileak denbora errealean eta in situ monitorizatzeko pilula irensgarri baten erakuslearen garapenaren kontzeptu-proba azalduko du.

Alimara Hotela Bartzelona

Hartu lekua!