INNOT 23 jardunaldi teknikoa: berrikuntza erresilientzia klimatikorako lurralde-antolamenduan eta hirigintza-plangintzan
Klima-arriskua lurralde-antolamenduan eta hirigintzan txertatzeko hurbilketa metodologikoak landuko ditugu, baita lurralde- eta hiri-erresilientzia klimatikoan aurrera egiteko gobernantza-egiturak ere.
Ezagutza-transferentzia izango da protagonista
- Eztabaida-espazio irekia, erresilientzia klimatikorako lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-plangintzaren arloko diziplina eta teknika administratiboari dagokionez berrikuntzak eskaintzen dituen aukeren inguruan.
- Aditu eta ikertzaile ospetsuek hartuko dute parte, baita administrazio publikoko hainbat eskalatako ordezkariek eta lurralde-antolamenduarekin eta klima-aldaketarekin lotutako beste eragile batzuek ere.
Klima-aldaketaren Legea lurralde-antolamenduko tresnetan txertatzea
Jardunaldiaren ardatz nagusia Klima-aldaketaren Legea lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresnetan aplikatzea da. Onetsi eta bi urtera, egokia dirudi lehen balantzea egitea, honako gai hauek jorratuz:
- nola eragin du Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren Lege honek praktikan
- nola ari da aplikatzen
- eta elementu bideratzaileak eta oztopoak, ikasgaiak ateratzeko eta arau-tresna teknikoetan klima-aldaketa errazago txertatzeko beharrezkoak diren berrikuntza-proposamenak egiteko.