Agenda

Inprimatze funtzional eta aditiboaren aplikazioak: mugikortasunaren sektorea

Participación de TECNALIA en la jornada sobre la impresión funcional en la movilidad

Eguna

2022ko irailaren 15a

Lekua

Iruñeko Planetarioa

Ordua

9:00 am - 3:00 pm

Prezioa

Doan

Nazioarteko workshop honetan, inprimatze funtzionalak eskaintzen dituen aukera guztien berri emango dugu.

Negozioaren barruan zer aukera dituen erakutsiko dugu, eta arrakasta-kasuak eta mugikortasunaren arloko zenbait eremutako profesionalen iritzia zabalduko ditugu.

Inprimatze funtzionala hazkunde handia izaten ari da; azken urteotan, bereziki elektronika inprimatua. Hala erakusten dute zenbait merkatu-azterketak, zeinetan automobilgintza ageri baita teknologia horiek aplikatzen dituzten soluzioak gehien garatu diren segmentu gisa.

Gure balio-proposamena eta ibilbide luzeko esperientzia partekatuko ditugu

Gure lankide Begoña Canflancak eztabaida-mahai bat moderatuko du, eta Ana Pérezek, Print Anything on Everything aurkezpenean, gure balio-proposamena erakutsiko du. Edozein substratutan erabil daitezkeen teknologietan oinarritzen da, eta edozein geometriatara egokitu daiteke, hala nola botoitegi kapazitiboak, metalen gaineko elementu berogarriak, tenperatura-sentsoreak, antenak eta LED zirkuituak.

  • Inprimatze funtzionalaren gaitasun gehiago ezagutu nahi badituzu, eman izena jardunaldian eta jarri harremanetan gure aditu-taldearekin.

Antolatzaileak: 3NEO, Functional Print klusterra eta Naitec.

Iruñeko Planetarioa

Hartu lekua!