Agenda

Inprimatze funtzionala: etorkizun elektronikoa hedatzen

Impresión funcional printed electronics

Eguna

2024ko urtarrilaren 31a

Lekua

Onlineko webinarra

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

Inprimatze funtzionalaren eta elektronika inprimatuaren mundua aurkeztuko dugu.

Inprimatze funtzionala izenarekin (elektronika inprimatua ere esaten zaio), diziplina teknologiko berritzaile bat izendatzen da, gailu elektronikoak efizientziaz fabrikatzeko inprimatze-teknikak erabiltzen dituena. Ikuspegi iraultzaile horrek zirkuitu elektronikoak, sentsoreak eta beste osagai batzuk zuzenean inprimatu nahi ditu substratu malguen gainean (hala nola papera eta plastikoa), eta aukera berriak zabaltzen ditu gailu elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan.

  • Inprimatze funtzionalaren aukerak eta abantailak aztertuko ditugu
  • Inprimatzen den elektronika: ezagutu inprimatze funtzionalaren aplikazio eta onura zirraragarriak

Aukerak: abantailak eta aplikazioak

Abantaila nabarmenak ditu inprimatze funtzionalak.

Kostuen efizientziari eta eskala handian ekoizteko gaitasunari esker, gailu elektroniko eskuragarri eta pertsonalizatuak sor daitezke. Teknologia horrek askotariko aplikazioak eskaintzen ditu, hala nola etiketa adimendunak, sentsore biomedikoak eta pantaila malguak. Halaber, elektronika substratu malguetan integratzean, aukerak zabaltzen dira gailu eramangarriak eta wearableak sortzeko, baita Gauzen Interneten (IoT) soluzio berritzaileak sortzeko ere.

Erronkak: teknologia efizientziaz hedatzeko erronkak

Dituen abantailak gorabehera, inprimatze funtzionalak zenbait erronka erabakigarriri aurre egin behar die erabilera orokortu dadin. Funtsezko erronkak dira fabrikazio-prozesuak optimizatzea, inprimatutako gailuen iraunkortasuna hobetzea eta industria-estandarrekiko bateragarritasuna.

Horietaz gain, etengabeko ikerketa funtsezkoa da materialen estandarizazioari heltzeko eta zenbait arazo tekniko espezifiko konpontzeko (zirkuitu konplexuak inprimatzea, adibidez).

Balio-proposamen berriak: posible egiteko aurrerapenak

TECNALIAn, espezializazio bat bermatzen dugu, elektronika inprimatuaren esparruko funtsezko lau arlotan egituratua:

  • Funtzionalitateak azken gainazalaren gainean zuzenean integratzea, edozein geometria eta material izanik ere
  • Funtzionalitate inprimatuak konpositeetan txertatzea
  • Fabrikazio elektroniko aditiboa
  • Hari gabeko komunikazioak eta elikadura integratzea
Ibai Santamaría hizlari aditua izango dugu gurekin; azalera funtzionalen eta inprimatze elektronikoaren plataformaren arduraduna da.

Online

Eman izena, eta hartu lekua!