Agenda

Inprimatze funtzionalaren eta BIOinprimatzearen aplikazioak osasungintzan

Default image  post type alt

Eguna

2020ko azaroaren 19a

Lekua

Onlineko tailerra

Ordua

-

Prezioa

Doan

Topaketaren xedea berrikuntza eta teknologia-garapena sustatzea da, inprimatze aurreratuko enpresen artean eta osasungintzan zein nanoteknologiaren sektorean. Era berean, inprimatze aurreratuaren sektoreko produktuen eta aplikazioen garapen-aukerak identifikatuko dira, osasungintzaren merkatuan aplikatzeko. Izan ere, neurrira egindako gailuak eta aplikazioak behar dira sektore horretan.

Gure lankide Beatriz Olaldek hitzaldi hau emango du: Produktu biomedikoetarako biomaterialen fabrikazio gehigarria. Hartan, bere ikuspegia azalduko du, gai horretan aditua da eta.

HELBURUAK 

  • Berrikuntza eta teknologia-garapena sustatzea inprimatze aurreratuko enpresetan, osasungintzan eta nanoteknologiaren sektorean.
  • Inprimatze aurreratuko sektoreak osasungintzari eskain diezazkiokeen produktu eta aplikazio zehatzak garatzeko aukerak identifikatzea, neurrira egindako gailuak eta aplikazioak behar baitituzte sektore horretan.
  • Inprimatze funtzionalean espezializatuta dauden enpresentzako merkatu-aukerak identifikatzea.
  • Adimen kolektiboko eta gogoetarako prozesu bat sortzea, osasungintzan diharduten enpresen eta entitate berritzaileen artean.
  • Auziak mahai-inguruetan ebaztea.
  • COVID-19ak sektore horretan eragin dituen ondorioak, aldaketak eta aukerak agerian ipintzea.
  • Teknologia horiek aplikatzen arrakasta izan duten enpresak zuzenean ezagutzea.
  • Sektoreko balio-kateko eragile guztiek nolako zereginak dituzten ulertzea. 

NORENTZAT 

  • Proaktibitate handia eta berrikuntzak egiteko gogoa duten zuzendariak, gerenteak, langile tekniko eta ikertzaileak, eta I+Gko zuzendariak.
  • Logistikako, ekoizpeneko, I+Gko, diseinuko eta produktuak garatzeko arduradunak eta teknikariak, inprimatze-enpresak... Alor hauetan: farmazia, kosmetika, osasungintza, goi-mailako produktuak, etab.
  • Osasungintzan, kosmetikan, farmazian eta abarretan erabiltzeko tinta, etiketa eta ontziratzeko makinen fabrikatzaileak, eta osasungintzan interesa duten txikizkariak eta inprimatzaileak. 

EGITARAUA

IZEN-EMATEAK