Agenda

IOT Solutions World Congress: aukerak, joerak eta negozio-eredu berriak

Eguna

2019ko urriaren 29a

Lekua

Fira Barcelona (Gran Via barrutia), Joan Carles I etorbidea, 58. L´Hospitalet de Llobregat (Barcelona)

Ordua

-

Prezioa

Doan

IoT Solutions World Congress ekitaldi aparta da, gauzen Interneten (IoT) hornitzaileak eta industria harremanetan jartzeko helburu hutsa duena, industriak teknologia disruptiboez baliatuz bere produktibitatea handitu dezan. Ekitaldia kongresu baten, erakusketa komertzialen eta proba-bankuen nahaste bat da, eta maila goreneko harreman profesionalen sarea lantzea sustatzen du.

Konputazio kognitiboko, adimen artifizialeko eta datu-analisiko azken joerei buruz eztabaidatuko dute mundu mailako adituek. 

  • Kasu errealak aurkeztuko dituzte, non gauzen Interneten bidez industria eraldatu baita.
  • Standen gunean, IoT-hornitzaile nagusiak izango dira, haien mundu mailako zentralek ordezkatuta: informazioaren teknologietako konpainiak, software-plataformen garatzaileak, hardware-fabrikatzaileak, segurtasun-enpresak, zerbitzu- eta telekomunikazio-operadoreak eta automatizazio industrialeko enpresak.
  • Proba-bankuen gune bat ere izango da. Han, Interneten erabilera industrial berritzaileen erakustaldiak egingo dira, zuzenean.
  • Kongresuan, teknologia horretako munduko aditurik onenak eta industriako ordezkariak elkartuko dira, IoT soluzioek zenbait ingurunetan zer eragin duten aztertzeko. 

Gai nagusiak

2019an, 125 saio baino gehiago egiteko asmoa dago, eta hauek izango dira haietako gai nagusiak: 

  • garraio konektatua
  • ondasunen fabrikazioa
  • osasun-laguntza
  • energia eta hornidurak
  • eraikuntza eta azpiegiturak
  • industria irekia
  • teknologia bideratzaileak
  • bloke-kateak eta adimen artifiziala: azken hauek beren foroak izango dituzte (Blockchain Solutions World eta Artificial Intelligence & Cognitive Systems Forum). 

Tailerra: “IoT: aukerak, joerak eta negozio-eredu berriak”

TECNALIAK tailer bat antolatu du: “IoT: aukerak, joerak eta negozio-eredu berriak”. Urriaren 29an egingo da, IoTSWCren 1. prentsa-aretoan, eta gauzen Internet edo IoTren potentziala eta hura beste teknologia garrantzitsu batzuekin batera enpresa-munduan aplikatzeko aukera landuko da. Beste teknologia garrantzitsuak dira 5G, edge-fog-cloud arkitektura banatuak, prozesuen automatizazioa, droneak, segurtasuna, bloke-kateak eta gauzen ekonomia, besteak beste.   

Gogoetan, gainera, kontuan izango dira IoT teknologia aplikatzearen erronka nagusiak, hala nola malgutasuna, elkarreragingarritasuna, zibersegurtasuna, moldagarritasuna, eskalagarritasuna eta sortasuna (azken hori funtsezkoa izan daiteke industria-esparru askotan).

Zatoz gauzen Interneten eta adimen artifizialaren azken berrikuntzak ikustera!