Agenda

IOT Solutions World Congress: "Gauzen Interneti" eta adimen artifizialari buruzko nazioarteko biltzar nagusia

Eguna

2018ko urriaren 16a - 2018ko urriaren 18a

Lekua

Fira Barcelona (Gran Via Venue), Avenida Joan Carles I, 58. L´Hospitalet de Llobregat (Bartzelona)

Ordua

-

Prezioa

Doan

Urteak daramatza TECNALIAk eraldaketa digitalari laguntzen, bezeroen negozioan eragina izango duten irtenbide teknologikoak sortuz. Prozedurak eta negozioak seguruagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak izatea, horra mundu digitalaren helburuetako bat.

Honenbestez, Congreso IoT Solutions World Congress (IoTSWC)biltzarraren laguntzaile jardungo gara zenbait hitzalditan. Urriaren 16tik 18ra bitartean egingo da kongresua, Bartzelonan, non "gauzen Interneten" alorreko azken aurrerapenak izango diren ikusgai; nobedade gisara, berriz, adimen artifizialari buruzko foro berri bat izango da.

Mundu osoko zenbait adituk konputazio kognitiboari, adimen artifizialari eta datu-analisiari buruz eztabaidatuko dute, eta teknologia horien eta IoT-ren konbinazioak industria eraldatzeko duen ahalmenaren zenbait adibide azalduko dituzte.

Bederatzi gai-alor ezarri ditu IoTSWCk: energia eta hornigaiak, ondasunen fabrikazioa, garraio konektatua, industria irekia, osasun-arreta, adimen artifiziala, eraikuntza eta azpiegiturak, teknologia bideratzaileak eta blockchaina (bloke-katea).

Aurtengo nobedade nagusiak, I & Cognitive Systems Forumak, hau izango du aztergai: adimen artifizialak IoT azpiegiturei dakarzkien onurak datuak aztertzeko eta prozesatzeko, erabakiak hartzeko prozedura sinplifikatzeko eta ereduak aurreikusteko.

TECNALIAren trebetasun teknologikoaren barnean —horretan oinarritzen dira enpresekin ditugun proiektuak—,  IoT Industriala dago. Sistema ziberfisikoak aktibatzeko teknologia horri esker, aktibo industrialak digitalizatzen ditugu, haiei buruzko informazio digitala sortuz eta elkarrekin konektatuz. Teknologia horren hedapena dela medio, gure bezeroak nagusi dira beren sektoreetan.

Zatoz "gauzen Interneten" eta adimen artifizialaren azken berrikuntzak ikustera!