278/2011 Dekretuak arautzen du IPPC Legeak (Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuak) eragiten ez dien instalazioek zer lege-baldintza bete behar dituztenairearen kalitatearen arloan .
Gaur egun oraindik ere instalazio askok ez dutenez beren egoera dekretu horretan ezarritakoaren arabera arautu, webinar hau antolatu dugu, dekretu hori betetzeko eman beharreko hurrengo urratsei buruzko aholkuak emateko.
EDUKIA
- D278/2011 Dekretuan ezarritako baldintzak zehaztuko dira (baimena izan eta jakinarazpena aurkeztu behar duten instalazioei dagokie dekretu hori).
- AKDJ baimena izan behar duten instalazioentzako proiektuak zer eduki duen azalduko da.
- AJDJ jakinarazpena aurkeztu behar duten instalazioentzako proiektuaren edukian sakonduko da.
- IKSeeM-ko baimenei eta jakinarazpenei buruzko informazioan sakonduko da.
- Jarduera-mota bakoitzeko kasu praktiko batzuk aurkeztuko dira, aplikazio-erregimen mota ebaluatzeko.
NORENTZAT DEN
- D278/2011 Dekretuak eragiten dien instalazioetako ingurumen-arduradunentzat.
- Ingurumen-aholkularitzentzat.
- Kalitateko teknikarientzat.
NORK EMATEN DUEN
- Andoni Ibarra - Lab_services-eko Ingurumen Kontroleko Laborategiko arduradun teknikoa.