Ekonomia zirkularrari buruzko I. jardunaldia
Ekonomia zirkularrean alderdi hauek hartzen dira kontuan, besteak beste: eragina murriztea, baliabideak aurreztea, iraunkortasuna, bizi-zikloa luzatzea, berrerabiltzea, birziklagarritasuna, ekodiseinua, hondakinak murriztea, material jasangarriak, eraikuntza-sistema berriak…
Alderdi horiek jasangarritasunaren kontzeptuaren barruan sartzen dira eraikuntzaren sektorean. Espainiako BPGaren % 12,5 inguru sortzen duen eta 1,3 milioi pertsonari baino gehiagori lana ematen dien sektore bateko prozesuen bizi-ziklo osoari eragiten diote.
Profesionalen eta adituen arteko topagunea
Jardunaldi honen bidez, topagune bat sustatu nahi da, eraikuntzaren munduko profesionalek eta adituek aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta ekonomia zirkularrari lotutako teknologia berriei, aukerei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.
- Jardunaldian, zenbait enpresak sektorean ekonomia zirkularra bultzatzeko dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.
Norentzat
Eraikuntzaren balio-kate osoko profesionalei zuzenduta dago ekitaldia: materialen fabrikaziotik hasi eta eraikin eta azpiegituren bizi-amaierara arte, haien diseinu-, operazio- eta mantentze-fase guztietatik igarota.