TECNALIAk, UPNAk eta NAITECek antolatu dute jardunaldi hau, eta helburu du ikerketa sustatzea oinarri gisa offshore edo itsas zabaleko hormigoizko zein metalezko egiturak korrosiotik babesten dituzten eta foulingaren aurkako propietateak ere badituzten material eta soluzio berrien garapenean.
Gure ikertzaileak
- Raúl Caracena: altzairuzko egiturak pinturazko babes-sistemen bidez korrosiotik babesteko moduei buruz hitz egingo digu.
- Pablo Benguria: HarshLab plataforman egiten ari diren saiakuntzak erakutsiko dizkigu; materialak, osagaiak eta ekipamenduak benetako itsas zabaleko edo offshore ingurunean ebaluatzeko gure laborategi flotagarria da HarshLab. Azpiegitura bakan horren bertsio berria ere aurkeztuko du, eta haren ahalmenen berri emango digu; aurreikuspenen arabera, irailean uretaratuko dute.
Agenda
- Nola babestu altzairuzko egiturak korrosiotik parke eolikoetan – Raúl Caracena, TECNALIA
- Zer dakigun gaur egun offshore inguruneetarako selfhealing (autokonpontze) ahalmena duten korrosioaren aurkako pinturei buruz – Carlos Berlanga, UPNA
- Itsas korrosioaren eraginpean dauden egituren eta osagaien babesa, karakterizazioa eta hutsegite-analisia – Andreu Cortiella, NAITEC
- Korrosio-saiakuntzak ingurune erreal batean – Pablo Benguria, TECNALIA