Itsas Energien IX. Konferentzian izango gara, Bilbon
Itsas energiaren arloko ikertzaileek eta industriako profesionalek EAEko itsas zabaleko energia berriztagarrien arloko berrikuntzen merkatu potentziala, ikerketa-jarduera berrienak eta elkarlaneko proiektuak izango dituzte eztabaidagai.
Itsas energiak Bilbon
Itsasoa energia-baliabide berriztagarria da, potentzial handikoa eta kontuan hartu beharrekoa egungo trantsizio energetikoan.
- TECNALIAn, itsas energiak modu efizientean aprobetxatzeko teknologia garatzen dihardugu, itsas zabaleko haize-energia, flotatzailea batez ere, eta olatuen energia ardatz hartuta.
- Sareko integrazioarekin zerikusia duten teknologia horizontal guztietan ere ari gara lanean.
Ikertzaileak, industriako kideak eta ikasleak ongi etorriak dira urteroko konferentzia honetara. Haren helburua lankidetza emankorrak sortzeko topagunea izatea da.
Itsas Energien IX. Konferentzia JRL-OREk eta Euskampus Fundazioak antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), BCAMen eta TECNALIAren laguntzarekin.