2024an, Itsas Energien Konferentziaren X. urteurrena ospatuko dugu Bilbon.
Atseginez iragartzen dugu Itsas Energien Konferentziaren X. urteurrena. Ekitaldia JRL-OREk eta Euskampus Fundazioak antolatu dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), TECNALIAk eta BCAMek babestu dute. Konferentzia Bilboko Ingeniaritza Eskolan izango da, maiatzaren 29an.
Itsas energiak Bilbon
Itsasoa energia-baliabide berriztagarria da; potentzial handia du, eta kontuan hartu behar da egungo trantsizio energetikoan.
- TECNALIAn, itsas energiak modu efizientean aprobetxatzeko teknologia garatzen dihardugu, ardatz hartuta itsas zabaleko haize-energia, flotatzailea batez ere, eta olatuen energia.
- Sareko integrazioarekin zerikusia duten teknologia horizontal guztietan ere ari gara lanean.
Erresuma Batuko Supergen ORE Huben formula
Aurten, 2024an, Deborah Greavesek hitzaldi magistral bat emango du Erresuma Batuko Supergen ORE Huben formula arrakastatsuari buruz. Formula horrek akademia, industria, politika eta alderdi interesdun publikoak lotzen ditu, berrikuntza inspiratzen du eta itsas zabaleko haize-, olatu- eta marea-energiaren balio soziala maximizatzen du.
Ekitaldiak helburu du ikerketaren eta industriaren premien arteko elkargune bat aurkitzea EAEko itsas zabaleko energia berriztagarrien arloan. Halaber, gai hauei buruz eztabaidatzea espero da: ikerketa-jarduera berrienak, martxan diren lankidetza-proiektuak eta itsas zabaleko energia berriztagarrien inguruko berrikuntzak lurralde honetan.
* Kafe eta bazkaltzeko atsedenaldietan bisita laburrak antolatuko dira Energia Ingeniaritza Saileko olatu kanalera. Olatuen kanala bazkaltzeko gunearen aurrean dago.