Agenda

Itsas ingurunerako fotovoltaiko flotatzailearen kontzeptu berriak

Fotovoltaica flotante para medio marino

Eguna

2024ko azaroaren 27a

Lekua

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren auditorioa, Barco Eraikina | Ibaizabal Bidea, 101. eraik., 48170 Zamudio (Bizkaia)

Ordua

9:30 am - 12:30 pm

Prezioa

Doan

Emaitzak transferitzeko tailer honetan, itsas ingurunerako instalazio fotovoltaiko flotatzaileen kontzeptu jasangarri berriak aurkeztuko ditugu, EkiOcean ekimenean garatuak.

Energiaren Klusterrak eta TECNALIAk, EKIOCEAN ekimeneko bazkideekin lankidetzan, jardunaldi hau antolatu dute, itsas ingurunerako instalazio fotovoltaiko flotatzaileen kontzeptu berrien inguruan orain arte egindako ikerketa aurkezteko. Lortutako emaitza nagusiei eta hurrengo pausoei buruz ere hitz egingo dugu. Gainera, eztabaidarako guneak irekiko dira, egindako lana eta bertaratutako enpresentzat izan dezakeen baliagarritasuna kontrastatzeko eta, horren bidez, lankidetzako eta transferentzia teknologikoko aukerak sustatzeko.

EKIOCEAN ekimenari buruz

EKIOCEAN ekimena TECNALIAk koordinatzen du, eta Azti, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), UPV/EHUko Ingeniaritza Energetikoa Saila, UPV/EHU Polymat eta Energia Klusterrarekin lankidetzan garatu da. Eusko Jaurlaritzak lagundua da, Elkartek programaren bidez.

Hauek dira EKIOCEANen helburuak:

  • Itsas ingurunearen eragina karakterizatzea instalazio fotovoltaiko flotatzaileetan (FVF)
  • Mota horretako instalazioentzat eta haien osagai kritikoentzat (flotazio-sistemak, materialak...) soluzio berritzaileak eta jasangarriak ikertzea.
  • Horrelako instalazioek itsasoan izan dezaketen ingurumen-inpaktua minimizatuko duten plangintza-tresnak diseinatzea

** Jardunaldira joateko, izena eman behar da.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa - Ibaizabal Bidea, 101. eraik., Zamudio

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 9:40 am

Ongietorria eta tailerraren helburuak

ACE

9:40 am - 9:50 am

EKIOCEAN proiektuaren aurkezpen orokorra

TECNALIA

9:50 am - 11:50 am

Ikerketaren eta egindako aurrerapenen laburpena

9:50 am - 10:20 am

FVF instalazioen kontzeptu berriak, jasangarriak ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldetik: 1. Itsas inguruneko FV flotatzailerako egituren kontzeptuak / 2. Egitura flotatzaileen karakterizazio hidrodinamikoa / 3. Egitura flotatzailearen kontzeptu baten esperimentazioa

TECNALIA, BCAM, UPV/EHU IE, AZTI

10:20 am - 10:50 am

Flotazio-sistemetarako material jasangarriei buruzko ikerketa: 1. Hormigoi jasangarriak flotazio-sistemetarako eta egituretarako / 2. Estalduran biooinarritutako berriak, <i>antifouling</i> propietateekin / 3. Flotagailuetan integratutako FV moduluak

TECNALIA, UPV/EHU POLYMAT, AZTI

10:50 am - 11:20 am

Itsasoak FVF instalazioetan dituen ondorio kaltegarrien karakterizazioa: 1. FV moduluen degradazio-mekanismoak eta hutsegiteko moduak itsas inguruneko FVF aplikazioetan / 2. Balance-of-System (BoS) «elektrikoa» eta eragiketa- eta mantentze-estrategiak (O&M)

TECNALIA

11:20 am - 11:50 am

Ingurumen-arriskua eta FVF kokalekuak identifikatzeko tresnak: 1. FVF proiektuen ingurumen-onarpena ebaluatzeko gida metodologikoa / 2. FVF proiektu berrietarako kokapenak identifikatzeko tresna (eskuragarritasun librekoa)

AZTI

11:50 am - 12:00 pm

Tailerraren ondorioak eta hurrengo urratsak

12:00 pm - 12:30 pm

Kafea eta networkinga