Itsasoa energia-iturri izugarria da, eta gutxi aprobetxatzen da oraindik. Itsaso zabaleko haize-energiak, olatuenak, mareenak, itsaspeko ur-lasterrenak, petrolioarenak eta gasarenak ahalmen handia dute oraindik, gizakiak dituen kalitatezko energiaren behar gero eta handiagoak asetzeko.
Itsasoak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko, baina, zailtasun batzuk gainditu beharra dago. Batetik, energiaren kostuak txikitu behar dira, eta, bestalde, itsasoa oso ingurune agresiboa da materialentzat eta osagaientzat.
EDUKIA
- Itsasoko energien bilakaerari eta haien hazkunde-aurreikuspenei buruzko sarrera labur bat. Zer paper duten lana eta aberastasuna sortzen.
- Itsaso zabalean edo offshore energia sortzeko zailtasunei aurre egiteko soluzio teknologikoak. Arrakasta izan duten erabilerak eta kasuak aurkeztuko dira, adibide gisa.
- Materialak eta osagaiak itsaso zabaleko benetako ingurune batean ebaluatzeko laborategi flotatzaile baten diseinua: HarshLab1.0 eta HarshLab 2.0.
- Korrosio- eta zahartze-saiakuntzak, HarshLab laborategian. Zer ematen dute itsaso zabaleko benetako ingurune batean egindako saiakuntzek laborategian egindakoen aldean. Adibide batzuk.
- Saiakuntzak ingurune erreal batean, TECNALIAn, HarshLabetik haratago.
- HarshLaben martxan dauden ikerketa-proiektu batzuk.
NORENTZAT DEN
- Itsaso zabaleko energiekin erlazionatutako materialak, egiturak, osagaiak, ekipamenduak eta abar (oro har, itsaso zabalean erabiltzen den edozer) fabrikatzen dituztenak.
- Estaldurak fabrikatzen eta aplikatzen dituztenak.
- Itsaso zabalean (offshore) jarduera industriala egiten dutenak.
- Itsaso zabaleko munduarekin erlazionatutako ikertaldeak.
NORK EMATEN DUEN:
- Antonio Rico - Itsaso Zabaleko Energia Berriztagarrien merkatu-arduraduna.
- Pablo Benguria - Muturreko Baldintzetarako Materialen ikertzailea.