HELBURUAK
Jardunaldiaren helburu nagusia da zehazki ezagutzea, ikuspuntu profesional eta aditu batetik, zein diren egungo joerak eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuetan kalitatearen jarraipenari dagokionez.
Bide batez, eraikuntzako eta azpiegituretako zenbait arrakasta-kasu ere azalduko dira, bertaratzen direnei argibide praktikoak ematearren.
NORI ZUZENDUA
- Eraikuntza- eta sustapen-enpresei
- Arkitektura-estudioei
- Aholkularitza-enpresei
- Ingeniaritza-enpresei
- Administrazio publikoei (etxebizitza-sailak, udalak, eraikuntzako teknikariak...)
Galdera hauentzako erantzun bila bazabiltza: Nola hobetu daiteke obren iraunkortasuna eta zerbitzu-aldia? Zein dira joera hoberenak kalitatearen jarraipenerako? Nola eragiten dute teknologia berriek obraren kalitatean, segurtasunean eta jarraipenean? Eta abar...
Etor zaitez jardunaldi honetara, eta galdera horien eta beste askoren erantzuna emango dizute. Eraikuntzen eta azpiegituren kalitatearen kontrolak dituen premia berriek dakartzaten aukerei buruz jardungo gara.
Descargatu jardunaldia PDFn:
AGENDA | |
---|---|
09:00-09:15 | Parte-hartzaileen harrera |
09:15-09:35 | Ongietorria eta aurkezpena ► Imanol Padrales Gil, Ekonomia eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua, BIZKAIKO FORU ALDUNDIA |
09:35-09:55 | Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntua eraikingintzako kalitatearen kontrolari buruz ► Lourdes González Garrido, Eraikingintzaren Kalitate Kontroleko Laborategia, EUSKO JAURLARITZAko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila |
09:55-10:15 | Bizkaiko foru-sareko egituren eta ezponden monitorizazioa, denbora errealean ► Victor García, TEKNESeko zuzendari teknikoa |
10:15-10:35 | INSAR teknologiaren erabilpena San Mamesetik Bilborako sarbideetako tunelen jarraipenean ► Pedro Rivas Apraiz, obra-zuzendaria, INTERBIAK |
10:35:10:55 | Teknologia berriak: Konektibitatea eta azpiegiturak ► Javier Martínez, LISITTeko proiektu-zuzendaria, Valentziako Unibertsitatea |
10:55:11:30 | Etenaldia, kafea |
11:30-11:50 | Kasu praktikoa Bizkaian: Bilboko Portua ► José Luis García Mochales, eraikuntza-zuzendaria, BILBOKO PORTUA |
11:50-12:10 | Azken saiakuntzak kalitate-jarraipenean metodo ez-konbentzionalekin eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuetan ► José Manuel Baraibar, zuzendari teknikoa, VIUDA DE SAINZ |
12:10-12:30 | Teknologia berriak: 4.0 eraikuntza: Digitalizazioa eta Building Information Modeling-a (BIM) ► Abel Capelastegui, Proiektu Bulegoko arduraduna, TECNALIA |
12:30-12:50 | Obren kalitatearen hobekuntza LEAN teknologiaren bidez ► Daniel José Barredo García, ERAIKUNE Klusterreko proiektu-arduraduna |
12:50-13:00 | Obra berezien kalitate-kontrola: Tunelak, Bizkaiko Tunelak Ikuskatzeko Organismoa ► Lucía Gómez, eraikuntzako materialen laborategiko arduraduna, TECNALIA |
13:00 | Jardunaldiaren amaiera |