Nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalentzako erreferentziako ekitaldia: sektoreko enpresa-konbentzio garrantzitsuena Europan
JAS (Journées Aliments & Santé) La Rochelle azokak askotariko egitaraua du: hitzaldiak, tailerrak, negozio-bilerak, baita elikadura eta osasunari buruzko eskualdeko eta nazioarteko azken joerak ere. Azokan egongo diren enpresek proposatuko dituzten soluzioak nabarmentzen dira.
JAS La Rochelle-n izango da TECNALIA
TECNALIAren standean zenbait arrakasta-kasu azalduko ditugu, neurobabeserako eta proteina-iturri alternatibo berrietarako osagaiak eta elikagaiak lortzearekin lotuak. Gainera, xeheago ezagutu ahal izango da zer ezagutza eta teknologia eskaintzen diegun nekazaritzako elikagaien enpresei kontsumitzailearen beharretara egokitutako osagaiak eta elikagai berritzaileak erdiesteko eta dieta pertsonalizatua lortzeko.
- TECNALIAren elikadura osasungarriko laborategietan murgiltzeko esperientzia da TECNALIAk digitalizazioaren arloan eskaintzen dituen teknologia berritzaileen beste adibide bat (standean ikusi ahal izango da). Esperientzia hori KAYROXen bidez sortu da, eta web-plataforma horrek aukera ematen du murgiltze-esperientziak sortzeko eta, gainera, telelaguntza eskaintzeko.
- Gainera, gure standera inguratzen bazara, Arabako zerealaren Labela duen gari-irinarekin, kurkumarekin eta jengibrearekin egindako galleta osasungarriak probatu ahal izango dituzu, besteak beste.