Jasangarritasuna eta lehiakortasuna lehengaietan: tresna berritzaileetan oinarritutako etengabeko ikaskuntza enpresa-tresna estrategiko bihurtzen ari da enpresetan teknologia behar bezala ezartzeko.
MILLE proiektuak nabarmen lagunduko du agertoki horretan lehengaien, jasangarritasunaren, diseinu zirkularraren eta trazabilitate-metodologien arloan, ziurtagiri digitalei lotutako diziplina anitzeko programa mikrokredentzialak garatuz.
- Saioan, lehengaiei buruzko enpresa-erronkei ekonomia zirkularraren ikuspegitik nola aurre egin aztertuko dugu, horri buruzko zenbait hurbilketaren bidez.
- Bizi-zikloaren analisiaren tresna erakutsiko dugu: produktuen karbono-aztarna murrizteko zer materialetan edo prozesutan esku hartu behar den erabakitzea errazten du.
- Halaber, ezagutuko dugu zer ondorio izango dituen Produktuaren Pasaporte Digitalari dagokionez ezartzear dagoen araudiak EBn merkaturatzen diren produktuen diseinuan, fabrikazioan, erabileran eta birziklapenean.
- Azkenik, hondakinetatik eta azpiproduktuetatik metalak berreskuratzearen inguruko zenbait erabilera-kasu ezagutuko ditugu.
Egitaraua
- MILLE – FVEM proiektuaren aurkezpena
- Ekonomia zirkularreko zenbait kasu - TECNALIA Research & Innovation
- Lehengaiak eta ekonomia zirkularra TECNALIAn - Amaya Arteche
- Produktuaren karbono-aztarna kalkulatzea - Iñaki Laburu
- Produktuaren Pasaporte Digitala – Jorge Arnal
- Metalak eta balio handiko konposatuak berreskuratzea bigarren mailako baliabideetatik – Laura Sánchez
- Baliabideetan intentsiboa den industriara bideratutako efizientzia- eta zirkulartasun-soluzioak. Erabilera-kasu bat: CIRMET – Mikel Merchan
- Kafea eta networkinga.