Material konposatuen alorreko nazioarteko 42.000 profesional baino gehiago joango dira JEC topaketaren hurrengo ediziora.
Ekitaldi horretan, fabrikazio-teknologia eta -prozesuetako azken joerak eta haien aplikazio berriak nabarmenduko dituzte.
TECNALIA 5. HALLeko M100 STANDean izango da, azken erabiltzaileentzako material konposatuen soluzioak eskaintzen, eta hornitzaileei aholkua eta soluzio berritzaileak ematen.
Hitzaldiz, foroetako profesional teknikoz eta kudeatzaile ekonomikoz, lantegiz eta negozio-bileraz josia egongo da topagunea.
Gure esperientzia
Profesional kualifikatuz osatutako lantalde bat dugu, eta teknologia hauek garatzeko instalazio egokiak:
- Errendimendu handiko pieza konposatuak garatzea eta fabrikatzea, pisua eta kostuak murrizteko.
- Material anitzeko egiturak eta haiekin erlazionatutako lotura-teknologiak garatzea.
- Osagai konposatuak modu automatizatuan ekoizteko sistema eta prozesu berriak garatzea.
- Egituren mihiztadura eta material eta geruza funtzionalak garatzea material konposatuen propietateak hobetzeko.
- Pisua murrizteko egituretarako funtzioak sartzea.