Agenda

JEC 2023: konpositeen sektorearen nazioarteko topaketa

Participación de TECNALIA en JEC, la Feria Internacional de materiales compuestos

Eguna

2023ko apirilaren 25a - 2023ko apirilaren 27a

Lekua

Paris, Frantzia

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Munduko liderrekin batera, material konposatuen esparruan egin ditugun garapenak ezagutaraziko ditugu.

Parisko JEC topaketetan material konposatuen sektoreko protagonistekin eta haien aplikazioekin bat egingo dugu, berrikuntza-, negozio- eta networking-giroan. Ekitaldian produktu-merkaturatzeak, sari-entregak, startup-lehiaketak, hitzaldiak eta zuzeneko erakustaldiak egingo dira.

Egun horietan, industriara soluzioak ekartzen dituen gure eskaintza multiteknologikoa ezagutaraziko dugu, besteak beste arintzeari, jasangarritasunari, prozesuen automatizazioari eta material konposatuetan funtzionalitate berriak integratzeari loturik.

Bisita gaitzazu AEMAC Hall6 G86 pabiloian

Geure espazio propioa izango dugu (Hall 6 G86) eta, han, gure aditu-taldeak ezagutzera emango ditu konposite jasangarri eta multifuntzionalez egindako osagaien fabrikazio berritzaile, eraginkor, automatizatu eta lehiakorrean egindako aurrerapenak. Hona hemen aurrerapen horien adibide batzuk:

  • Lehiakortasuna lehengaien eta fabrikazio-prozesuen kostuetan.
  • Konposite-osagaien fabrikazioa eta prozesu osteko faseak automatizatzea.
  • Elektronika funtzionala konpositezko osagaietan inprimatu eta integratua.
  • Soluzio multimaterial eta multifuntzionalak.
  • Zuntz jarraituarekin egindako fabrikazio aditiboa.
  • Matrize polimerikoen birziklatze eta jasangarritasuna.

AEMACen standaren parte izango gara, Talgo, Ziur, Ideko, Polymec, Titania, Aimen eta Aimplas enpresekin batera.

Paris

Hartu lekua!