Agenda

JEC WORLD 2022: azken erabiltzaileentzako material konposatuak

JEC WORLD 2022: materiales compuestos para usuarios finales

Eguna

2022ko maiatzaren 3a - 2022ko maiatzaren 5a

Lekua

Paris

Ordua

9:00 am - 8:00 pm

Prezioa

Doan

Munduko zenbait lider JECetan elkartuko dira, konpositeak arintzeko eta funtzionaltasun berriak aplikatzeko aurrerapen berritzaileenak erakusteko

Gure profesional kualifikatuen taldeak arlo hauetan egin ditugun azken berrikuntzen garapenaren berri emango du:

  • Errendimendu handiko pieza konposatuak garatzea eta fabrikatzea, pisua eta kostuak murriztea helburu hartuta
  • Material anitzeko egiturak eta lotura-teknologiak garatzea
  • Osagai konposatuak modu automatizatuan ekoizteko sistema eta prozesu berriak garatzea
  • Egiturak mihiztatzea
  • Material eta geruza funtzionalak garatzea material konposatuen propietateak hobetzeko
  • Pisua murrizteko egituretarako funtzioak integratzea
  • Material konposatuak birziklatzea
  • Zuntz jarraituzko konpositeen fabrikazio aditiboa

Berrikuntza garrantzitsuak aurkeztuko ditugu, hala nola konpositeetan funtzio inprimatuak integratzea eta konpositeetarako eta ehunetarako estalgarri inprimagarriak integratzea.

Bisitatu gaitzazu Espainiako Pabiloian, 5F94

Paris

Hartu lekua!