Sare elektriko adimendunak: funtsezko teknologiak eta eragina Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan
Sare elektrikoak energia-sistemaren bizkarrezurra dira, eta funtsezkoak trantsizio energetikoa efizientziaz egiten dela bermatzeko.
Energiaren Euskal Erakundeak, Orkestrak eta TECNALIAk antolatutako kongresuaren hamazazpigarren edizio honen helburua da zenbait herrialde eta esparrutako aditu eta ikertzaileei topagune bat eskaintzea, aukera izan dezaten ideiak trukatzeko eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoeraz hitz egiteko.
Edizio honetan, arreta berezia eskainiko zaio teknologiek Europako Itun Berdean eta berreskuratze-planetan duten eginkizunari eta eraginari.
Egun-erdiko hiru saiotan, gai hauei buruzko esperientziak eta iritziak trukatu ahal izango ditugu:
- Sare elektriko adimendunen eginkizuna energia-sistemaren deskarbonizazioan eta jasangarritasunean.
- Sare elektriko adimendunetarako zibersegurtasunaren eta datuen kudeaketaren gakoak.
- Sistema elektrikoaren eta energia-komunitateen erabiltzaile berriaren eginkizuna.