Ezagutu Kayrox: murgiltze-esperientzietarako no-code soluzioa zure esku
Gaur egun, murgiltze-teknologiek kalitatezko hardware eskuragarria lortzeko aukera ematen digute, errealitate birtual, areagotu eta mistoko esperientziak izateko. Esperientzia horiek sortzea eta argitaratzea, ordea, ez dago beti erabiltzaile arruntaren eskura. Hortxe sartzen da jokoan Kayrox.
- Arazoa: murgiltze-esperientziak sortzea kualifikazio handiko profesionalen lana izan ohi zen, eta horrek gailu eta erabiltzaile-merkatu batzuetara mugatzen zuen haren irismena.
- Gure soluzioa: Kayrox, no-code web-plataforma bat, murgiltze-esperientzien sorrera, argitalpena eta kontsumoa erabat irauli dituena. Edozein erabiltzaileri aukera ematen dio errealitate birtual eta areagotu/mistoko esperientziak sortzeko eta partekatzeko, kode-lerro bakar bat ere idatzi gabe.
Halaber, errealitate areagotuaren bidezko telelaguntza-soluzio bat eskaintzen du, erabiltzaileei denbora errealean laguntzeko.
Sortzen denetik partekatzen den arte, prozesu osoa errazten du Kayroxek. Bateragarritasun-arazoak saihesten ditu, eta errenderizatzeko berezko soluzioa eskaintzen du.
Kezkatzen zaitu zeure datuen segurtasunak?
Kayrox on-premise-rekin, lasai egon zaitezke.
Gure lankide Judit Gómezek eta Ana Moyak 360°-ko esperientziei, ikasgela birtualei, errealitate birtualari, eskuliburu areagotuei eta posei buruz hitz egingo digute.
- Ez galdu webinar hau eta ezagutu nola ari den aldatzen Kayrox mundu digitala esperimentatzeko modua!
- KAYROXi buruzko informazio gehiago | KAYROX