"Ikuspegi berritzaileak hiri-plangintza jasangarri baterako: hiriak trantsizio energetikoaren bihotzean", horra abenduaren 11ko hitzaldiaren gaia.
Hiri-planifikatzaileak, tokiko arduradun politikoak, ikertzaileak, enpresariak eta energia-eraginkortasunaren alorreko adituak batzartuko dira, hiriak energia-eraginkortasunaren bidetik planifikatzeko eta berritzeko ikuspegiak eta irizpide eraginkorrak aztertzera.
Gai hauek jorratuko dituzte jardunaldian:
- Etxebizitzak arrazoizko prezioan egiteko teknologiak
- Finantza-tresnak eta negozio-ereduak
- Plangintza integratua
- Herritarren konpromisoa
Zenbait aditu izango dira jardunaldian, eta sektore horretan erreferentzia diren enpresa batzuetako ordezkariak. Gure lankide Patricia Molina, Hiri Berroneratze Integratua saileko ikerketa-burua, "Hiri-berroneratze integratua energia-eskuratze jasangarrirako" gaiaz mintzatuko da.