Teknologia kuantikoei buruzko saio berezia antolatu du TECNALIAk “IEEE Computacional Intelligence Society” erakundeak Singapurren antolatutako adimen konputazionalari buruzko kongresurako
Konputazio kuantikoa garatzen hasi berria da oraindik. Hori dela eta, teknologia kuantikoetako gure aditu-taldeak saio berezi bat antolatu du adimen konputazionalari buruzko IEEE SSCI 2022 kongresurako. Ekitaldian, mundu osoko adituak elkartuko dira, adimen konputazionaleko azken aurrerapenak partekatzeko.
Konputazio kuantikoaren eta konputazio ebolutiboaren arteko bateratzea (EVO-QUANTUM)
Saio bereziaren helburua da azken aurkikuntzei eta ikerketen lorpenei buruzko ikerketa eta eztabaida zientifikoak sustatzea. Halaber, espero da ikertzaileek ideiak trukatzea konputazio kuantikoaren eta konputazio ebolutiboaren paradigmak artikulatzeko.
Topaketa horretan, kalitate handiko ikerketaren arloan aurrera egingo dugu, eta berrikuntza berriak sustatuko ditugu adimen konputazionalean oinarritutako teknika aurreratuen bidez.
Ezagutu gure adituak saio honetan
Informazio gehiago eta agenda