Agenda

Korrosioaren aurkako babes hobea araudi berriari esker

Eguna

2018ko azaroaren 22a

Lekua

Gremi de la indústria i la comunicació gràfica de Catalunya / Gran Via de les Corts Catalanes, 645, 6. solairua

Ordua

-

Prezioa

Doan

Korrosioaren aurkako babesa geroz eta garrantzi handiagoa ari da hartzen. Babes horrek bermatu behar du, batetik, tratatzen den elementuak ahalik eta denbora luzeenaz beteko duela bere funtzioa (estrukturala, estetikoa edo beste zeinahi eratakoa), eta, bestetik, tratamendua aplikatzen duten langileen osasuna zaintzen duela.

Gaiarekiko kezkak direla eta, legedia berriak sortu dira, estatu eta eskualde mailako arauekin, baita mundu mailakoekin ere. Arau berri horiek betetzeko, korrosioaren aurkako sistemen formulazioak hobetzen dihardute I+Gko teknikariek.

Hona zer egin ahal izango dugun jardunaldian: 

  • Xeheki ezagutu ISO 12944 Araua, pintura-sistemen bitartez altzairuzko egiturak babestea xede duena.
  • Garbi ikusiko dugu zein garrantzitsua den korrosioaren aurkako pintura-sistemen gaineko informazio eguneratua, osoa, laburra, anbiguotasunik gabea eta ulerterraza izatea, interpretazio okerrak saihesteko eta diru aldetik ere ondorio txarrak ekar ditzaketen arriskuak uxatzeko. 

NORI ZUZENDUA 

  • Halako egituren jabeei.
  • Planifikatzaileei.
  • Aholkulariei.
  • Enpresetan korrosioaren aurkako lanez arduratzen diren langileei.
  • Babes-estalduren aplikazioaren ikuskatzaileei.
  • Estalduren eta abarren fabrikatzaileei. 

AGENDA

Ordutegia Gaia
09:30 ISO 12944 arauaren eguneratzea. Alor horretako aukerak. Zer finkatzen du arauak, eta zer erabaki dezake erabiltzaileak.
► Raúl Caracena. TECNALIA.
10:00 REACH arauaren ondorioak korrosioaren aurkako babesean. Aukerak.
► 
Andreu Travé. Trave Asociados Consulting.
10:30 Atsedenaldia - kafea.
11:00 Langileen babesa. Esposizio-egoera berriak. Nola hautatu materialak eta haiek aplikatzeko metodoak
► Andreu Travé. Trave Asociados Consulting.
11:30 Pintura-sistemen saiakuntzak. Nola areagotu testak gainditzeko aukera.
► Raúl Caracena. TECNALIA.
12:00 Mahai-ingurua korrosioaren aurkako babes-sistemen aukera eta erronka berriei buruz.
13:00 Jardunaldiaren amaiera.